Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Q Letra - Behi, ardi eta ahuntz esnearen kalitatea eta trazabilitatea

Betebeharrak

Ekoizleen betebeharrak

Esne-salmenta eguneroko erregistroa mantentzea

Eragileak (esnea erosten duenak) emandako jaso-agiriak gordetzea

Analisi-laborategiek jakinarazitako analisien emaitzak gordetzea

Hotz-tankeak ondo identifikatzea Letra Qko pegatina itsatziz

Eragile guztien betebeharrak

Esnea erosten dieten ekoizle guztiei hilabetero lagin baliagarri bina jasotzea

Beren esne-zentroan jasotzen duten zisterna guztietatik lagina bana hartzea eta beharrezko analisiak egitea zisterna hustu baino lehen

Zisterna eta hotz-tanke guztiak ondo identifikatzea Letra Qko pegatina itsatziz

Letra Qn erregistraturik dauden analisiei, eragileen datuei eta ontziei buruzko datuen aldaketak izanez gero Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinaraztea

Bere esne-zentroan zisternak uztean antibiotiko-aztarnak antzemanten dituztenean Letra Qko aplikazioan erregistratzea

Behi-esne eragileen betebeharrak

Aurretik aipatutakoez gain behi-esne eragileek betebehar hauek bete behar dituzte:

Esne-bilketa guztietan ekoizleari informazio hau jasoko duen agiria ematea: Ekoizlearen eta ustiategiaren identifikazioa, bilketa egin den data eta ordua, jasotako esne-kopurua, eragilearen identifikazioa, esnea biltzen den zisternaren kodea eta lagina hartu denentz.

Hotz-tanke, zisterna eta silo bakoitzari loturik dagoen mugimendu-erregistroa mantentzea, eskuz jasandakoa edo digitala.

Mugimenduak Letra Q datu basean erregistratzea, mugimendua izan zenetik 48 ordu pasa baino lehen.

Letra Qn erregistratu behar diren mugimendu-komunikazioak egitean gertaerak/arazoak gertatuz gero Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinaraztea

Laborategien betebeharrak

Beharrezko analisiak legeak ezarritakoarena betez egitea

Analisi horien emaitzak Letra Q datu basean erregistratzea

Azken aldaketako data: 2016/03/15