Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kirol ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko azterketen 2018ko deialdiak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza


Xedea

Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2018an egin beharreko teoriaren eta praktikaren azterketetarako deialdiak egitea. 

Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak EHUak Portugaleten (Bizkaian) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Nautika eta Itsasontzi Makineriako Atalean egingo dira. Eta bigarren eta laugarren deialdiak Pasaian "Blas de Lezo" Pasaiako Itsas Arrantza BHIn egingo dira.

Azterketa teorikoak

4. deialdia: azterketak FICOBA Gipuzkoako erakustazokan, Iparralde hiribidea 4E (Irun)

a) Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 2018ko azaroaren 21ean 16:00etan (45 minutu)

b) Jolas Ontziko Patroia: 2018ko azaroaren 21ean 16:00etan (ordu bat eta 30 minutu)

c) Motor Nautiko Patroia: 2018ko azaroaren 21ean 16:00 (ordubete)

c) Yateko Patroia (RD 875/2014)

Nabigazio modulua: 2018ko azaroaren 21ean 18:00etan (ordu bat eta 15 minutu)

Modulu generikoa (Segurtasuna - Meteorologia): 2018ko azaroaren 21ean 19:45etan (45 minutu)

d) Yateko Kapitaina

Nabigazio modulua: 2018ko azaroaren 21ean 18:00etan (ordu bat eta 30 minutu)

Modulu generikoa (Meteorologia - Ingelesa): 2018ko azaroaren 21ean 19:45etan (ordu bete)

* Azterketak egiteko DERRIGORREZKOA da aurkezten direnek azterketara hurrengo hauek eramatea:

• Nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea

• Boligrafoa

Jolas Ontzien Patroi azterketarako, Mapa Nautikoaren ariketak egiteko beharrezko materiala eramango da (eskuadra, kartaboia, konpasa eta angelu-garraiagailua).

Yateko Patroi azterketarako, nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

Yateko Kapitaina azterketa, nabigazio kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2018ko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.

Praktikaren azterketa:

Deialdi bakarra.– 2018ko ekainaren 18tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

Nori Zuzendua

18 urte bete dituzten pertsonak.

16 urte bete dituzten adingabeek parte hartu ahal izango dute Oinarrizko Nabigaziorako Patroi ituluaren lorpenerako probetan, baldin eta bere gurasoetako edo tutoreetako baimena idatziz akreditatzen badute.

Araudia

Ebazpena, 2017ko urriaren 2koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2018ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Huts-Zuzenketa, ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko urriaren 2koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2018ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

875/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak arautzen dituena.

875/2014 Errege Dekretuaren I. Erasnkina - Baliozkotzeak.


Harremanak norekin

Blas de Lezo - Pasaiako Itsas Arrantza BHI (Asunción Manso)

Telefonoa: 943 40 41 68

Faxa: 943 40 41 77

E-maila: a-manso@euskadi.eus

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Yolanda Galarraga)

Telefonoa: 943 02 25 75

Faxa: 943 02 25 75

E-maila: y-galarraga@euskadi.eus

Arrantza Egituren Zerbitzua (Mª Jose Elorrieta)

Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60

Faxa: 944 03 14 61

E-maila: mj-elorrieta@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak

- Eskabidea ON LINE bete eta dagokion tasa ordaindu

- Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta eskatzailea adingabea balitz (16 urteak beteta izanik, betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.

- Azkena egindako azterketaren ziurtagiria, izangaiek beren burua aurkezten duten titulazioko programaren zati bat jada gainditu badute.

- Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko. Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.

* Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentu, material eta tresna eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:

– Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, boligrafoa eta azterketa egiteko beharrezko den materiala.

– Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta zinematikari eta nabigazio ortodromikoari buruzko ariketak eta astronomiako kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2017ko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.


Dagokion tasa

Azterketa teorikoa (2018ko tasak)

Oinarrizko nabigaziorako patroia: 32,83 €

Aisialdirako ontziko patroia: 40,14 €

Yateko patroia: 51,06 €

Yateko Kapitaina: 62,04 €

Motor Nautikoa: 32,83 €

 

Azterketa praktikoa (2018ko tasak)

Oinarrizko nabigaziorako patroia: 32,83 €

Aisialdirako ontziko patroia: 40,14 €

Yateko patroia: 51,06 €

Yateko Kapitaina: 62,04 €

Bela-nabigazioa: 32,83 €

Irrati-operadorea labur: 40,14 €

Eskabideak Aurkezteko Epea

Azterketa teorikoak:

– 1. deialdia, 2018ko urtarrilean: 2017ko abenduaren 15etik 2018ko urtarrilaren 8ra arte.

– 2. deialdia, 2018ko apirilean: 2018ko otsailaren 26tik martxoaren 20ra arte.

– 3. deialdia, 2018ko ekainean: 2018ko apirilaren 30tik maiatzaren 21ra arte.

4. deialdia, 2018ko urrian: 2018ko irailaren 24tik urriaren 16ra arte.

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra, 2018ko ekainean: hona matrikula-eskaera aurkezteko epea: 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 11ra arte.

 


Eskabideak aurkezteko lekua

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, Eusko Jaurlaritza Donostia kalea 1. Vitoria-Gasteiz

Blas de Lezo BHI - Pasaiako Arrantza Itsas Eskola Marinelen kalea 2. Pasai San Pedro (Gipuzkoa)

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua Easo 10. Donostia

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza Egituren Zerbitzua Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua. Bilbo

Tramiteen deskripzioa

1. Eskabidea on line bete

2. Azterketa teorikoa

3. Azterketa praktikoa

4. Tituluaren eskabidea


Egitura Atal Ebazlea

Blas de Lezo BHI - Pasaiako Arrantza Itsas Eskolako zuzendaria.


Ebazteko epea

Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak.

Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

- Eskabideak ON LINE bete.

- Azterketari dagokion tasa on line ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izen-emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

Bestelako Agiriak

Ezagutza teorikoko eta segurtasun eta nabigazio praktika basikoko programak tituluak lortzeko 875/2014 Errege Dekretuko, II. Eranskinean aurkitzen dira.

- Oinarrizko Nabigazioko Patroia: teorikoa | praktikoa

- Jolas Ontziko Patroia: teorikoa | praktikoa

- Yateko Patroia: teorikoa | praktikoa

- Yateko Kapitaina: teorikoa | praktikoa

Bela Nabigazioa A (V. Eranskina)


Oharrak

Azterketak egiteko derrigorrezkoa da aurkezten direnek azterketara hurrengo hauek eramatea:

Oinarrizko Nabigaziorako Patroia, Jolas Ontziko Patroia eta Motor Nautikako Patroia

- Nortasun Agiri Nazionala edo egiaztagiria

- Boligrafoa

- Jolas Ontzien patroi azterketarako, Mapa Nautikoaren ariketak egiteko beharrezko materiala eramango da (eskuadra, kartaboia, konpasa eta angelu-garraiagailua)

Yateko Patroia

- Nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

Yateko Kapitaina

- Nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta nabigazio kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2017ko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

12/09/2018