Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kirol ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko azterketa PRAKTIKOAren 2015ko deialdiak: ONP, AOP, Yateko Patroia eta Yateko Kapitaina

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza


Xedea

Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2015ean egin beharreko teoriaren eta praktikaren azterketetarako deialdiak egitea:

3. deialdia:

Azterketak Nautika eta Itsasontzi makineria Goi Eskola Teknikoan, María Díaz de Haro, 68 kalean, egingo dira.

Egutegia jeitsi

- Oinarrizko nabigazioko patroia (1-1 gela): 2015eko urriaren 19an 15:30etan (45 minutu)

- Aisialdirako ontziko patroia (1-1 gela): 2015eko urriaren 19an 17:30etan (ordu bat eta 30 minutu)

- Yateko kapitaina (1-1 gela): 2015eko urriaren 20

- Nabigazio modulua 15:30etan (ordu bat eta 30 minutu)

- modulu orokorra 17:15etan (ordu bete)

- Yateko patroia (1-1 gela): 2015eko urriaren 26

- modulu orokorra 15:30etan (45 minutu)

- Nabigazio modulua 16:30etan (ordu bat eta 15 minutu)

Aurreko araudiaren titulazioak (Orden FOM 3200/2007)

- Yateko kapitaina (1-1 gela):

2015eko urriaren 21

- Nabigazioak (kalkuluak) 15:30etan (3 ordu)

- Nabigazioak (teoria) 18:45etan (1 ordu)

2015eko urriaren 22

- Ingelesa (idatzita) 15:30etan (30 minutu)

- Meteorologia eta Ozeanografia 16:10etan (ordu bete)

- Yateko patroia (1-1 gela): 2015eko urriaren 27

- Nabigazioa (teoria eta praktica) 15:30etan (2 ordu)

- Meteorologia eta Ozeanografia17:45etan (30 minutu)

- Segurtasuna 18:30etan (30 minutu)

Ingeleseko ahozko azterketa urriaren 22tik aurrera egingo da 16:00etan.

Nori Zuzendua

18 urte bete dituzten pertsonak.

16 urte bete dituzten adingabeek parte hartu ahal izango dute Oinarrizko Nabigaziorako Patroi ituluaren lorpenerako probetan, baldin eta bere gurasoetako edo tutoreetako baimena idatziz akreditatzen badute.

Araudia

Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 16koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, honako ebazpen hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2014ko azaroaren 24koa, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2015eko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena. HUTSEN ZUZENKETA

Ebazpena, 2014ko azaroaren 24koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2015eko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

875/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak arautzen dituena.

875/2014 Errege Dekretuaren I. Erasnkina - Baliozkotzeak.


Harremanak norekin

Pasaia Itsas Arrantza Eskola (Asunción Manso)
Telefonoa: 943 40 41 68
Faxa: 943 40 41 77
E-maila: a-manso@euskadi.eus

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Maite Eceiza)
Telefonoa: 943 02 25 75
Faxa: 943 02 25 75
E-maila: m-ezeiza@euskadi.eus

Arrantza Egituren Zerbitzua (Mª Jose Elorrieta)
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60
Faxa: 944 03 14 61
Posta-elektronikoa: mj-elorrieta@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak

- Eskabidea ON LINE bete eta dagokion tasa ordaindu

- Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta eskatzailea adingabea balitz (16 urteak beteta izanik, betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.

- Azkena egindako azterketaren ziurtagiria, izangaiek beren burua aurkezten duten titulazioko programaren zati bat jada gainditu badute.

- Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko. Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.

* Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentu, material eta tresna eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:

– Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, boligrafoa eta azterketa egiteko beharrezko den materiala.

– Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta zinematikari eta nabigazio ortodromikoari buruzko ariketak eta astronomiako kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2015eko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.


Dagokion tasa

2015 tasak

 Azterketa teorikoa   Azterketa praktikoa
 Oinarrizko nabigaziorako patroia 32,03 €   32,03 €
 Aisialdirako ontziko patroia 39,16 €   39,16 €
 Yateko patroia 49,81 €   49,81 €
 Yateko Kapitaina 60,52 €   60,52 €
 Motor Nautikoa A 32,03 €    
 Motor Nautikoa B 32,03 €    

Eskabideak Aurkezteko Epea

- 3. deialdia, 2015eko urrian: 2015eko abuztuaren 24tik irailaren 25 arte.

 


Eskabideak aurkezteko lekua

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila Eusko Jaurlaritza
Donostia kalea 1. Vitoria-Gasteiz

Pasaiako Arrantza Itsas Eskola
Marinelen kalea 2. Pasai San Pedro (Gipuzkoa)

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua
Easo 10. Donostia

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza Egituren Zerbitzua
Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua. Bilbo

Tramiteen deskripzioa

1. Azterketa teorikoa

2. Azterketa praktikoa

3. Tituluaren eskabidea


Egitura Atal Ebazlea

Pasaiako Arrantza Itsas Eskolako zuzendaria.


Ebazteko epea

Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak.

Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Eskabideak ON LINE bete beharko dira:

- Dagokion eskabidea bete.

- Azterketari dagokion tasa on line ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izen-emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

Bestelako Agiriak

Azterketen programak

Azterketak prestatzeko argitalpenak.

Ezagutza teorikoko eta segurtasun eta nabigazio praktika basikoko programak tituluak lortzeko 875/2014 Errege Dekretuko, II. Eranskinean aurkitzen dira.

- Oinarrizko Nabigazioko Patroia: teorikoa | praktikoa

- Jolas Ontziko Patroia: teorikoa | praktikoa

- Yateko Patroia: teorikoa | praktikoa

- Yateko Kapitaina: teorikoa | praktikoa

- Bela Nabigazioa A (V. Eranskina)


Oharrak

Ez daude.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

22/09/2015