14. Lege-proiektua, nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren partaidetza edo finantziazioa duten entitateak arautzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legea eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Legea aldatzen dituena. (Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren partaidetza edo nagusiki haren finantziazioa duten erakundeei buruzko Lege-proiektua, lehen)

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Ogasuna eta Finantzak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak gutxieneko partaidetza duen sozietateen eta fundazioen aurrekontuaren eta ekonomiaren kontrolaren antolaketa arautzea.

Beste helburu batzuk
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak entitate horietan gauzatu beharreko jarduna arautzea, eta, beharrezkoa bada, horietan partaidetza izateko zenbait baldintza ezartzea.
  • Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eskumenak eta, beharrezkoa bada, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarenak handitzea, Administrazioaren partaidetzako erakundeen kontrola egiteko eremuan.
  • Ogasun-arloko barne-arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak gutxieneko partaidetza duen erakundeei aplikatu beharrekoak, horrela, partaidetza publikoa gardenagoa izan dadin eta kontrola ere handiagoa izan dadin.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Beste administrazio publiko batzuk.
  • Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
  • Sektore pribatuko entitateak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin batera erakundeetan parte hartzen dutenak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2011ko bigarren seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2010/09/062010/10/13Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea2010/10/132010/11/10Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea2010/11/102011/02/04Amaituta
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak2011/02/042011/06/10Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2011/06/102011/06/20Amaituta
Ikusi3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena2011/06/202011/06/28Amaituta
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea2011/06/282011/06/30Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

6/2012 Legea, martxoaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoaren gehiengoko partaidetza edo finantziazioa daukaten erakundeak arautze aldera, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legea eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Legea aldatzekoa. 

 

 

 

 

Azken aldaketa: 2016/10/13