[3] - 5.2. Tramitazio elektronikoaren idazmahaia: Tramitagune

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Tramitazio elektronikoaren baliabideak eta tresnak eskuratzeko modua hobetzea eta erraztea
  • Espedienteen kudeaketaren produktibitatea hobetzea
  • Erabiltzaileen gogobetetasuna handitzea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Tramitaguneren idazmahaia ezarrita egotea 2015eko ekainerako
  • Erabilgarritasun berriak ezarriz joatea 2016ko abendura arte

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Espedienteak modu elektronikoan tramitatu ahal izateko tresna guztietara iristeko gunea da.

  • Lege- eta arau-mailako informazioa: espedienteak tramitatzeko araudiari buruzko galderarik ohikoenak.
  • Baliabide teknikoak: espedienteak tramitatzeko garatutako tresnak (tramitazioa, portasinadurak, etab.).
  • Baliabide didaktikoak eta lankidetzakoak: tresna teknikoen eskuliburuak, dokumentuen txantiloiak (dokumentuak normaltzea), informazio-pilulak, foroak, etab. (egungo Jakingune).

Tramitaguneren idazmahaiak langunea pertsonalizatzeko modua emango du, eta erabiltzaileak erraz konfiguratu ahal izango du idazmahai pertsonal bat bere intereseko baliabideekin.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08