[1] - 2. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Legea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • EAEko herri-administrazioaren etorkizuneko legean lege-neurriak txertatzea, Gobernu Onean oinarritutako administrazio on bat bihurtuz joan dadin: antolamendu-egitura integratu bat eratuz, herritarrei irekia eta arina, balio publikoa sortzeko balio dezan; funtsezko balio publikoak zainduz administrazioaren eta erakunde instrumentalen zerbitzuetan; herritarrek garrantzizko informazio publikoa eskuratu ahal izatea sustatuz, adibidez gobernu bakoitzaren konpromiso estrategikoak eta politika publikoen emaitzak eta eraginak; eta parte-hartzearen alde eginez.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Lege-proiektua onartzea 2014ko abendurako.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016.

Eremua

EAEko Herri Administrazioaren Legearen aurreproiektua egiteko proiektua gidatu nahi da, eta bertan txertatu, antolamenduari eta funtzionamenduari dagokionez, XXI. mendeko gizartearen eskakizunei erantzuteko berrikuntza publikoaren eta Gobernu Onaren ildo berriak: egitura arin eta malguak, administrazio eraginkorra, gardentasuna, herritarrek parte hartzea, publikoaren eta pribatuaren arteko eta administrazioen arteko lankidetza…

Proiektuaren barruan sartzen da hura sortzeko eta idazteko lanak koordinatzea, hura egiteko eta kontrastatzeko prozesu parte-hartzaileak, eta administrazio-mailako tramitazioa.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Gidaritza politikoa:

  • Herri Administrazio eta Justizia Saila

Bultzada operatiboa:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere erakunde-administrazioa eta erakunde instrumentalak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2014/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. Amaituta
Sailburuak testu idatzia onartzea. Amaituta
Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea. Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren txosten laburra Amaituta
Gobernu Kontseiluaren onarpena Amaituta
Eusko Legebiltzarrara bidaltzea Amaituta
Lege proiektuaren bazterketa eta gero, Sailburuaren agindua, bi lege proiektuen prozedura has dadin. Amaituta
Sailburuak testu idatzia onartzea. Amaituta
Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea. Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren txosten laburra Amaituta
Gobernu Kontseiluaren onarpena Amaituta
Eusko Legebiltzarrara bidaltzea Amaituta
Legebiltzarrera bidalitako agiriak: Gardentasunari buruzko Lege-Proiektua Amaituta
Legebiltzarrera bidalitako agiriak: Euskal Sektore Publikoko Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko Lege-Proiektua Amaituta
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA-FITXA Amaituta

Azken aldaketako data: