[1] - 1.1. Gardentasuna eta kontuak ematea sustatzea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Gardentasunean aurrera egitea, sarbide errazeko zerbitzu baten bidez eta herritarrak hautatzen duen bidea erabiliz garatu ahal izateko informazio esanguratsua, koherentea, aproposa, kalitate gorenekoa eta azkarra emateko tresnak.
  • Herritarrek egindako informazio-eskaerei modu egokian erantzutea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • EAEk lider izaten jarraitzea Estatuko gardentasun-rankingetan, eta nazioarteko erreferentzia-ereduetarantz joatea.
  • Kalitatez eta ezarritako epearen barruan erantzutea eskaeren % 90i.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Gardentasuna ezartzea bilatzen da, herritarrek administrazioaren jarduera ezagutzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dezaten, herritarrek kudeaketa publikoan duten parte-hartzea eta informazioa jakiteak ematen duen kontrol soziala sustatuz.

Bi alderdi hartu behar dira kontuan: batetik, pertsona bakoitzak informazioa bilatzeko eta eskatzeko duen eskubidea; bestetik, administrazioak daukan informazioa eman beharra (eskatutakoa nahiz modu proaktiboan emandakoa), bere lan publikoari buruzkoa denean.

Antolamendu-mailako neurriak aurreikusten dira, bultzada eta gidaritza politikoa emateko, bai eta araudiak eta teknikak ere, informazio- eta komunikazio-sistemarik egokienak sortu ahal izateko (eskuragarriak, eguneratuak, informazioa kalitatezkoa, berrerabilgarria eta esanguratsua ematen dutenak…).

Parte-hartzaileak eta eragileak

Gidaritza politikoa:

  • Lehendakaritza

Bultzada operatiboa:

  • HHABHZ

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
URA-Agencia Vasca del Agua-ren Gardentasun Atariko sorrera Amaituta
2013an Transparencia Internacional-ak uraren izaki kudeatzaileei egindako ebaluazioa. URAk lehen postua lortzen du Amaituta
2014an Transparencia Internacional-ak autonomia-erkidegoei egindako ebaluazioa. Euskal autonomia-erkidegoak lehen postua lortzen du. Amaituta
Gardena Atariko hobekuntza, eskuragarritasunean eta irudian Amaituta
Eusko Jaurlaritzan eta bere Sectore Publikoan informazio publikora iristeko eskubidearen erabileraren ezarpena Amaituta
informazio publikora iristeko eskubidearen eskabideei buruzko informazio argitalpena Amaituta
2015an Transparencia Internacional-ak uraren izaki kudeatzaileei egiteko ebaluazioa Amaituta
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: