Euskal Herriko Unibertsitatearekiko lankidetza terrorismoaren biktimei buruzko ekimenak garatzeko

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Organoa:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Helburuak

2007tik, Esperientzia traumatikoetako biktimei laguntza emateko espezialista graduondoko ikastaroetan lagundu izan zaio IVAC-KREI Institutuari.

Era berean, 2011tik, Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuak ikerlan bat edo gehiago egiten du urtean, Biktimen Zuzendaritzaren ekimenez, biktimek egiarako, justiziarako eta ordainerako eskubideak erabili ahal izateko jarduera eta politikak diseinatzeko. 2013an, ikerlanaren ardatza “Erailketen zeharkako biktimen nahigabe eta esperantza” izan zen, eta Gertu programa diseinatzeko oinarria izan zen haren emaitza. 2014an, ikerketaren emaitzak bi lan eskaini ditu: “Terrorismoaren biktimen memoriarako eskubidea (PDF, 1000 KB)” (PDF, 2 MB)eta “Terrorismoaren biktimekin tratatzeko eta bigarren mailako biktimizazioa saihesteko jardunbide egokien gida orokorra (PDF, 1 MB) (PDF, 1 MB)”.

Azken aldaketako data: