Behar bereziak dituzten umeei arreta integratua emateko eredua

Erakunde:
Enplegua eta Gizarte Politikak, Osasuna
Organoa:
Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Formula bat lortzea, hiru lurraldeetan EAEko Arreta Goiztiarreko Eredua ezartzeko. Aurrera egitea Euskadik 2013-2016 aldirako jarriak dituen Ildo Soziosanitario estrategikoetan. Arreta goiztiarra emateko plan integratu bat aktibatzea Osasunetik, behar bereziak dituzten Bizkaiko umeentzat. PAINNE Bizkaia 2016 prozesuaren gida bat eta 2016ko baliabideen direktorio bat edukitzea. Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeei (AGBL) egiturazko lankidetza eta iraunkortasuna eskaintzea Bizkaian. Euskadiko Arreta Goiztiarra Arautzeko Dekretua garatzen parte hartzea.

Eremua

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Horrelako umeak dituzten familiak
  • Foru-aldundiak
  • Tokiko erakundeak
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Hirugarren sektorea

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak arreta goiztiarreko eredua onartzea Amaituta
Lurralde historikoek AGBTak abian jartzea Amaituta
Lurraldez lurralde garatzea oso-osorik Amaituta
Euskadik 2013-2016 aldirako jarriak dituen ildo soziosanitario estrategikoak Amaituta
13/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa Amaituta