Adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko prozedura

Erakundea:
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak, Osasuna
Organoa:
Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Prozedura asistentzia-helburu honekin egin da: adineko pertsonei kalte eta lesio fisikoak eta ekonomikoak egitea galaraztea, edo kalte horiek arintzeko eta berriz gertatzea galarazteko esku hartzea.

Ildo horretan, hiru helburu proposatzen dira:

1. PREBENITZEA adineko pertsonenganako tratu txar fisikoak eta ekonomikoak, haien ARRISKU-FAKTOREAK hautemanez.
2. HAUTEMATEA adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoen adierazleak, eta haien larritasuna aztertzea hiru mailatan: egoera larria, oso egoera larria eta berehala esku hartzeko egoera.
3. ESKU HARTZEA hautemandako arrisku-egoeretan. Horretarako, maila bakoitzean esku hartzeko orientazioak proposatzen dira.

Eremua

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Zahartzaroa elkarteak zuzendutako talde zientifikoa (Lantzea)
  • Deustuko Unibertsitateko taldea (Pilotajea eta balidazioa)
  • Udal gizarte-zerbitzuak
  • Gizarte-zerbitzu espezializatuak (Mendetasunaren Ebaluazioa)
  • Oinarrizko osasun-laguntza
  • Ospitaleetako larrialdiak
  • Kutxabank

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2013/01/01 - 2017/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Prozedura lantzea Amaituta
Pilotajea, non hauetako profesionalek parte hartuko duten. Tresnaren balidazioa Amaituta
Ezarpen-plana lantzea. Prozedura ezartzearen arduradunak aukeratzea eta prozedura hori osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloetan ezarriko duten zentroak zein profesionalak aukeratzea Amaituta
Aukeratutako arduradunei eta prozedura erabiliko duten profesionalei prozeduraren xedeei eta erabilerari buruzko prestakuntza ematea: 16 orduko lau ikastaro. Hauek osatutako koordinazio-taldea sortzea: koordinatzaile soziosanitarioak, baliozkotzeaz... Amaituta
Inplikatutako gainerako profesionalen prestakuntza prozeduraren ezarpen progresiborako Amaituta

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren ildo estrategikoak (2013 - 2016). Ebaluazio txostena konsultatu