Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Itsasoko emakumeen profesionaltasun egiaztagiriak

2014an bukatu zen prozesuaren ondoren, neskatilen, arrain enpakatzaileen eta saregileen lanbidea aitortzen duen egiaztagiria lortzea dago azkenean. Euskadiko portuetako funtsezko lanak aitortzea, alegia.

Zentzu horretan, 2012an, Euskadiko 61 emakume saregilek “Arrantza tresna eta aparailuak egin eta zaintzea” lanbidearen profesionaltasun egiaztagiria lortu zuten, eta 2014an, berriz, 35 neskatila eta arrain enpakatzailek ”Arrandegi eta Arrantza eta Akuikulturako produktuen lanketaren” profesionaltasuna egiaztagiria lortu dute. Bermeo eta Ondarroako portuetan lan egiten duten 36 emakumek eskuratu dute guztira beraien lan esperientziaren egokitasuna egiaztatzen duen diploma.

Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, prozesu bat abiarazi da lan esperientzia bai baina araututako ikasketarik ez duten pertsonek estatu mailan onartuta dagoen profesionaltasun egiaztagiri hori lor dezaten.

Gainera, Bermeo, Ondarroa eta Pasaiako Eskola Nautikoen bitartez, Kantabriako zein Asturiasko saregileen kualifikaziorako bide berri bat sortu ahal izan da Kantabriako Erkidegoarekin batera.

Aurten mekanismo berri bat antolatzen ari da Kantabrian, non Euskadiko 6 emakume langilek parte hartuko duten kualifikazio profesionala eskuratzeko, Itsasoaren Institutu Sozialean alta emateko ezinbesteko betekizuna baita.

 

Gaixotasun Profesionalak

Osalanekin elkarlanean, gaixotasun profesionalen kudeaketarako hiru lan ildo itxi dira.

• Itsasoko emakume langileek kontratatutako lan mutuen jarraipena, Osalanen eskutik, haien gaixotasun arruntak eta profesionalak bereizteko.

• Gaixotasun profesionaltzat jotzen ez diren arren Itsaspreben prebentzio planean hala jotzen diren bajak epai bidez eramatea, Alerta Asesoresen eskutik.

• Erakundeekin elkarlanean aritzea, itsasoko emakume langileak kezkatzen dituzten gaixotasun profesionalen aitorpena lortzeko. Atal honetan, Osalanek Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan dauden gurearen antzeko kolektiboen egoera aztertuko du, gure ingurunean aplikagarriak badira.

Azken aldaketako data:  2016/02/18