Segurtasun Sailak kudeatutako sare- eta informazio-zerbitzuen alorrean Informazioaren Segurtasun Politika onartzen duen agindua argitaratu da.

Segurtasun Sailak bere ardurapean du segurtasun publikoaren alorreko komunikazio-sare eta informazio-sistemen plangintza eta mantentzea. Komunikazio-sare eta informazio-sistema horiek ezinbestekoak dira segurtasun publikoa babesteko, eta haien babesa eta prestazioaren jarraikortasuna bermatu behar dira, beraz, hala zerbitzuak emateko inplikatuta eta elkarri lotuta dauden agentzien funtzionamenduari dagokionez, nola administrazio elektronikoaren alorrean herritarrekin dauden harremanei dagokienez.

Horregatik, egokitzat jo da Segurtasun Sailaren barruan onartzea berak kudeatzen dituen sareen eta informazio-sistemen segurtasun-politika propioa. Segurtasun-politika horrek, herritarrekiko harreman elektronikoen alorrari dagokionez, bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrarentzat eta bere erakunde autonomoentzat ezarritako informazioaren segurtasunerako politikarekin, baina kontuan hartzen ditu, bai eta babesten ere, segurtasun publikoaren alorreko berezitasunak gainerako sareetan eta informazio sistemetan.