Silesiara egindako bisitak lankidetza turistikoko bide interesgarriak ireki ditu Polonia eta Euskadi artean

Argitalpen-data: 

Silesiako museoaren instalazioetara eginiko bisitaren bidez, amaitu egiten da Silesia eskualdean, Polonian, industria-turismoaren esperientzien prospekzioa egiteko misioaren lehen zatia. Egun eta erdi hauetan, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ordezkaritzak, Harkaitz Millan turismoaren euskal agentziako zuzendaria buru izanik, aurrez aurre ezagutu du Silesiako industria-ibilbidearen esperientzia, arduradunen eskutik.Industria-ibilbidea kultura- eta turismo-ibilbidea da, eta Poloniako eskualde horretako kultura- eta historia-ondarearekin lotutako lekuak konbinatzen ditu. Gaur egun, ibilbide horretan 42 leku katalogatu daude.

 

Informazio gehiago