Marianne Thyssenek, Europako Komisarioak, Europar Batzordeak Eusko Jaurlaritzarekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin bat antolatuko duten Herritarren arteko Elkarrizketan parte hartuko du

Argitalpen-data: 

Herritarrengana hurbiltzeko eta Europarenganako konfiantza berrezartzeko xedez, Juncker presidenteak eskatu die Europako Batzordearen Kide guztiei Herritarrekin eztabaidatu ditzala, modu irekian, Europar Batasunak aurrez aurre dituen gai nagusiak.

 

Horregatik, Europako Enplegu eta Gizarte Gaien, Gaitasunen eta Lan Mugikortasunaren Komisario Marianne Thyssenek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburu Beatriz Artolazabelekin batera, Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren eta Novia Salcedo Fundazioaren lankidetzarekin antolatuko duen hurrengo “Herritarren arteko Elkarrizketara” saioan parte hartuko dute Bilbon, urtarrilaren 26an, Euskalduna Jauregian.

 

Eztabaidaren moderatzailea Cristina Gallach izango da, Europar Batasuneko Kontseiluaren Aukera Berdintasunen arduraduna eta Novia Salcedo Fundazioaren babeslea.

 

Jorratuko diren gai nagusiak honako hauek izango dira: EBko gazte-enpleguaren politikak eta Zutabe Soziala eta Europaren Etorkizuna.

Informazio gehiago