GARAPENek Bruselan antolatu den MEGA - Migrant Entrepreneurship Growth Agenda proiektuko lehen bileran parte hartzen du

Argitalpen-data: 

GARAPENek Bruselan antolatu den MEGA (Migrant Entrepreneurship Growth Agenda) proiektuko lehen bileran parte hartu du. Proiektu honen helburua parte hartzen duten erakundeen herrialdeetan (Italia, Frantzia, Alemania eta Espainia), pertsona etorkinei zuzenduriko ekintzailetza zerbitzuak hobetzea eta programa berriak garatzea dira.

 

Proiektu honen buru Belgikan kokatzen den Migration Policy Group (MPG)-a da eta beste 6 erakundek hartzen dute parte (2 erakunde frantsez, 2 alemaniar, italiar 1 eta espainiar 1).

 

Proiektu honen iraupena 36 hilabetetakoa izango da eta denbora honetan etorkinen beharrizanak, oztopoak eta aukerak ezagutu, politika desberdinen azterketa bat egin eta etorkinentzako ekintzailetza zerbitzua hobetzeko agenda bultzatuko da.

 

Informazio gehiago