Eusko Jaurlaritzak berriro eskatu du erregioek protagonismo handiagoa edukitzeko NPBren plan estrategikoetan lanketan eta defentsan

Argitalpen-data: 

Gobernu zentralak “El futuro de la alimentación y la agricultura” komunikazioaren gainean dauden iritziak biltzeko asmotan autonomia erkidegoei helarazi dien galdetegian emandako erantzunen bitartez, Euskadik subisidiaritate handiagoa eskatzen dio Estatuari, NPBren Plan Estrategikoetan sartzen diren neurri guztiak definitu, landu, defendatu eta ezartzeko lanetan esku-hartu nahi duten autonomia erkidegoentzat, EBn definitutako oinarriko helburuekin bat etorrita eta Europako Erkidegoaren araudiaren ondoriozko esparruak berak ezartzen dituen mugapenekin baino ez.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du Euskadik erabateko eskumenak dituela bere lurraldeko nekazaritza politikaren ezarpen esparruan, bai eta NPBren erreformaren aplikazioari lotuta, Lehen eta Bigarren Zutabeko neurrien aplikazioari lotuta, eskumen horiek gauzatzeko borondateko politikoa ere.

Informazio gehiago