EBk Cristina Oyón euskalduna aukeratu du Europako 2030 Estrategia Industrialean aholkulari arituko diren 20 adituen taldeko kide izateko

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak Cristina Oyón –SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduraduna- aukeratu du Europako 2030 Estrategia Industrialean aholkulari arituko diren 20 adituen taldeko kide izateko. Horrela beraz, Batzordeko Presidenteordetzaren aholkulari taldean sartuko da High Level Industrial Roundtable “Industry 2030” mahaiaren barruan.

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta, zehazki, Arantxa Tapia sailburuak, zorionak eman dizkio Oyóni, esanaz baditugula “Euskadin Europako politika industrialaren joerak markatu eta bideratuko dituzten ahots kualifikatuak eta hori luxu bat da SPRI Taldearentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat eta euskal industria osoarentzat. Seguru nago Cristinak, zeinak ongi ezagutzen baitu Euskadiko estrategia industriala, jakingo duela ezagutza esportatzen eta baliozko ondorioak inportatzen Basque Industry 4.0 ekintzan aplikatzeko”.

 

Informazio gehiago