Beatriz Artolazabal: 'Tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan Europaren bereizgarri izan behar behar duten elkartasunean eta kohesioan konprometituen dagoen Europako herrialdeetako bat da Euskadi'

Argitalpen-data: 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “Euskadi, batik bat tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan, Europa osoaren bereizgarri izan behar duen gizarte kohesionatuagoa bilatzen eta elkartasunean konpromiso gehien duen Europako herrialdeetako bat da; gorrotoak hemen ez baitu lekurik”.

Ernesto Sainz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak “Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko Lehen Euskal Kongresua” ireki du; Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izan da eta, bertan, Estatu osoko profesionalak eta hogeita hamar hizlari espezializatu baino gehiago izan dira.

“Guztion artean, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan esku hartzeko politikak hobetzen laguntzen dugu; horretarako, gizarte libreagoan, kohesionatuagoan eta berdinzaleagoan egiten dugu aurrera eta, gaur, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren oroipenean, pertsona guztiek duintasun bera eta balio bera dutela gogorarazten dugu; beraz, jardunaldi hau erreferentziazko beste mugarri bat da”, esan du sailburuak.

Artolazabalen hitzen arabera, “gutako bakoitzari dagokigu gure eguneroko bizitzetan ekintzara jotzea, babesten gaituzten eskubideak defendatu eta, horrela, gizaki guztion batasuna sustatzeko. Gaur, XXI. mendeko Europan, ideia totalitario batzuk zabaldu eta jarraitzaileak lortu nahi dituzte; Frantzian, Austrian, Italian, Alemanian edo Holandan gertatzen da, bai eta hemen ere. Diskurtso xenofoboak ia eguneroko kontu bilakatu dira, ohikoak dira eta garrantzia galtzeko arriskua dugu”.

 

Informazio gehiago