Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/05/17

Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inguru bideratuko ditu landa guneetan bizi kalitatea hobetu eta ekonomia garatzeko

Besteak beste, oinarrizko azpiegiturak sortu, ondarea zaindu, turismoa hobetu eta energiaren eraginkortasuna areagotu, enpresak garatzeko eta enplegua sortzeko laguntzak aurreikusten dira.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko landa guneak sustatu eta garatzeko laguntzak iragartzeko bi Agindu eman ditu 2016rako, eta Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Agindu horiek onartu ditu. Horietako lehena udal erakundeentzat eta beraien menpeko sozietateentzat da, zazpi milioi eurorekin hornituta dago eta gune horien gizarteratzea eta garapen ekonomikoa bultzatu, baliabideen efizientzia sustatu eta klima aldaketara egokitu daitekeen ekonomia ahalbidetzeko da. Bigarrena, berriz, 2,4 milioi euro baino gehiagoz hornituta dago, eta jarduera ekonomikoa dibertsifikatu, enpresak garatu eta enplegua sortze aldera pertsona fisiko edo juridikoek garatzen dituzten jarduerak finantzatzeko da.

UDAL ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZAK

Zehazki, agindu honetan aurreikusten diren laguntza motak honetarako dira:

• Landa guneetako biztanleen bizi kalitate hobetzen lagunduko duten azpiegiturez hornitzeko.

• Industriarako lurzorua prestatu eta lokalak egokitzeko.

• Turismoari lotutako kultur ondare eta ondare naturalean inbertitzeko, bai eta erabilera publikoko aisialdi, turismo eta informaziorako azpiegituren proiektuetan ere.

• Energia berriztagarrietan eta energiaren aurrezpenean inbertitzeko jarduerak abian jartzeko.

Laguntza horien onuradunak izan daitezke, berriz, toki erakundeak, bai zuzenean bai beraien erakunde autonomoen edo udal sozietate publikoen bitartez, eta udalaz gaindiko erakunde publikoak ere bai.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak

Landa guneetako biztanleen bizi kalitatea hobetzen laguntzen duen edozein inbertsio proiektu izan daiteke diruz laguntzeko moduko jarduera. Esaterako, hauetan inbertitzeko proiektuak:

• Gizarte zentroak, kultur zentroak, haurrentzako zentroak, eguneko zentroak, liburutegiak, zentro balioaniztunak, kirol ekipamenduak, aisialdirako ekipamenduak, etab.

• Zerbitzu berritzaileak ematea, adibidez, zahartze aktiboari lotutako garraio publikoko sistemak.

• Landaguneetan narriatuta dauden biztanleguneak lehengoratzea eta hirigintza aldetik egokitzea, esaterako zolatze lanak, irisgarritasuna, lorategiak, argiak, hiri altzariak.

• Oinarrizko azpiegiturak ur horniketarako eta saneamendurako sistemarako, elektrizitatea eta gasa sartzeko.

• Industriarako lurzoruak prestatzea eta lokalak egokitzea enpresa ekimenen bitartez: Industri poligono txikiak eta lokalak, enpresa ekimenak hartzeko.

• Turismoari lotutako kultur ondarea eta ondare naturala, bai eta erabilera publikoko aisialdi, turismo eta informaziorako azpiegituren proiektuak.

Baliabide ekonomikoak

Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 2016rako dituen Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik etorriko dira. Guztira, 7.000.000 euro izango dira eta horietatik 2.000.000 euro 2016ko ekitaldirako ordainketa kredituari dagozkio eta beste 5.000.000 euroak 2017ko ekitaldirako konpromiso kredituari, eta honela egongo dira banatuta diruz lagunduko diren lerroen artean:

Ekintzak

2016ko fondoak

2017 fondoa

Guztira

Bizi kalitatearen hobekuntza

1.470.000

3.430.000

4.900.000

Industriarako lurzoruak prestatzea eta lokalak egokitzea

210.000

490.000

700.000

Ondarea - Turismoa

210.000

490.000

700.000

Energia berriztagarriak eta energiaren aurrezpena

210.000

490.000

700.000

GUZTIRA

2.100.000

4.900.000

7.000.000

SUSTATZAILE PRIBATUENTZAKO LAGUNTZAK

Laguntza hauetaz baliatu daitezkeen inbertsio modalitateak hauek dira:

• Nekazaritzaren sektorearekin loturarik eduki ez baina sektorea dibertsifikatzen duten jarduerak garatzeko inbertsioak.

• Autonomo gisa alta emandako pertsona fisikoek garatuko dituzten mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak eta proiektuak eratzea eta garatzeko inbertsioak.

• Enplegu sorrera garbia

Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 2016rako dituen Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik etorriko dira, eta ekitaldi honetan gauzatuko dira honela banatuta:

Laguntza bideak

2016 (€)

2017 (€)

Total

Jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko eta enpresak sortu eta garatzeko laguntzak

737.500  

1.247.500  

1.985.000  

Enplegua sortzeko laguntzak

212.500

212.500

425.000

GUZTIRA

950.000

1.460.000

2.410.000

Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta onuradunak

Diruz lagundu daitezkeen kostuak izango dira ondasun higiezinak eraiki, erosi eta birgaitzekoak; makina, altzari eta ekipamendu berri edo bigarren eskukoen errentamendu finantzarioa; arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak; ibilgailuak erostea eta egokitzea; programa informatikoak erostea edo garatzea; Berreskuratu ezin den BEZa; eta kontratazioari lotutako kostuak.

Aurreikusitako laguntzen onuradunak izan daitezke izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak, ondasun komunitateak edo edozein eratako unitate ekonomikoak. Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira udalez gaindiko erakunde publikoak eta entitate publikoak, eta krisian dauden enpresei ere ezin izango zaie laguntzarik eman.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honekin lotura duten proiektuak izan daiteke:Industri jarduera:

• Industri jarduera: era askotako helburuetarako tailerrak, lantegiak, plantak, lokalak eta instalazioak, esaterako, makinak konpontzeko, nekazaritzakoak ez diren ondasunak eta materialak, plastikoak, elektrizitatea, energia, gasa, lurruna eta beroa ekoitzi edota lantzeko, uraren hornidurarako enpresak, estolderia lanetarako eta hondakinak deuseztatzeko enpresak, saneamendurako eta antzeko jardueretarako enpresak, eta energia berriztagarrien produkziorako eta horri lotutako jardueretarako.

• Turismoa, landetxeak eta nekazaritza turismoko establezimenduak, turismo zerbitzuak ematea, dendak, jatetxeak, tokiko eskaintza eta elikadura.

• Zerbitzuak ezartzea eta eskaintzea, bai zerbitzu teknikoak (arkitektura, ingeniaritza, kontabilitatea, auditoria, garbiketa…) bai landa guneetako biztanleentzako zerbitzuak (catering, segurtasuna, lorezaintza…), gizarte zerbitzuak (osasunaren zaintza, ezgaituak, heziketa…) edo aisialdiarekin, jolasarekin eta kirolekin lotura duten zerbitzuak

• Artisautzaren eta artisautzako jardueren garapena.

• IKTen eta merkataritza elektronikoaren garapena.

• Enplegu sorrera garbia

Langabezian dauden pertsonak besteren kontura kontratatzea edo pertsonei autonomo gisa lanean hasten edo gizarte ekonomiaren erregimen juridikoko enpresak sartzen lagunduko duten jarduera independenteak sortzea. Kasu bietan, laguntza eskaerak Landa eta Itsasertz Garapeneko eta Europar Politiken zuzendaritzaren titularrari bidaliko zaizkio eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren bulegoetan bertan aurkeztuko dira zuzenean –Donostia-San Sebastian, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz– edo Legeak aurreikusten duen edozein lekutan. Eskaerak egiteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.