Argitalpen-data: 2015/03/26

Jon Peli Uriguen diputatuek hasiera eman dio Gipuzkoako azpikontratistek Suitza, Frantzia, Ingalaterra eta Alemaniako 25 eroslerekin egin duten topaketari

Uriguen diputatua Suitzako, Alemaniako, Frantziako eta Ingalaterrako 25 enpresetako ordezkariei zuzendu zaie, Donostiara etorri baitira Gipuzkoako enpresekin hornikuntzako akordioak egitera. “Gipuzkoa lurralde txikia da, baina industria oso sendo eta gaitukoa. Ziur nago egiaztatu ahalko dituzuela gure enpresen eraginkortasuna, enpresa horiek ekoizten dituzten produktuen kalitatea eta, batez ere, hitzari atxikitzeko konpromisoa eta emandako hitza betetzeko gaitasuna. Balio garrantzitsua da hori gaur egun” gogoratu die Jon Peli Uriguenek alemanez, frantsesez eta ingelesez erosleei.

Informazio gehiago