Argitalpen-data: 2015/02/27

Segurtasun Sailak 1. mailako larrialdiko egoera indargabetu du, baina 0. mailakoari eta ibai-arroen zaintza intentsiboari eutsi die.

Vitoria Gasteiz, 2015/02/27.- Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 1. mailako larrialdiko egoera indargabetu du, baina 0 mailakoari eta ibai-arroen zaintza intentsiboari eutsi die.

Aipatutako neurria eguraldi-aurreikuspenetan eta ibaien arroetan antzeman den hobekuntzaren ondorioa da.

Segurtasun Sailaren arabera, une honetan EAEko ibaien arroen mailan jaitsiera nabarmena ikusten da, prezipitazioen gutxiagotze orokorraren eraginez.

Hala ere, Segurtasun Sailak ibaien zaintza intentsiboa oraindik ere aktibatuta dauka, oraingo egoerarekin bat.