Argitalpen-data: 2015/08/03

Oregiren ustez, `berri ona da Frantziako eta Espainiako gobernuek tren-autobidea Pas-de-Calaistik Gasteizera luzatzeko aukera aztertzea´

Iragan apirilaren 30ean –Frantziako Garraioetako estatu-idazkariak, Alain Vidaliesek, Baionara eta Landetara egindako bisitaren ondoren– Eusko Jaurlaritzak Atlantikoko tren-autobidea Jundizen eraikitzeko aukera eskaini zuen. Hasiera batean, Frantziako gobernuak Calais/Tarnosen (Baiona) nahi zuen eraiki tren-autobidea, baina Tarnosen sartzeko zailtasunak ikusirik, berriz finkatu zuten proiektua, merkantziak garraiatzeko sarea benetan Europakoa izan dadin, elkarrekin lotuz Normandia eta Euskadi eta Atlantikoko korridore osoari emanez zerbitzua, Europako Batzordeak gomendatzen duenari jarraiki.

Eusko Jaurlaritzak askotan eskatu du tren-autobidea Gasteizeraino luzatzea eta mugaz haraindikoa izatea; horrenbestez, «proiektuak aurrera egiten badu, onuragarria izango da Europako hego-mendebalde osoaren eta, bereziki, Euskadiren ekonomia garatzeko».

Informazio gehiago