Argitalpen-data: 2015/05/27

Kontsumobide kontsumo jasangarri eta arduratsua sustatzeko Europako sarean (NEPIM) sartu da

Kontsumobide NEPIMen, Europako eskualdeetan kontsumoaren garapen jasangarria sustatzeko sare europarrean, sartu da. Atzo, Bruselan ospatu zen NEPIMen Batzar Orokorra, eta bertan parte hartu zuen Kontsumobideko zuzendari Elena Unzuetak, Kontsumobideren hautagaitza aurkezteko. Eskualde-arteko kontsumo sare horretako kideek eskaera onartu zuten.

Informazio gehiago