Argitalpen-data: 2015/02/27

Herritarrekin solasaldiak. Euskadirako aurreikusitako Europako funtsen kudeaketan zuzenean parte hartzea proposatu du lehendakariak

Iñigo Urkulluk Europako Batzordeko presidenteorde Jyrki Katainen finlandiarrarekin eta EBrako Estatuko idazkariarekin batera parte hartu du Bilbon politika europarrei buruz eginiko Herritarrekin solasaldia izeneko foroan

Europako Batzordearen ekimenez abiarazitako eztabaida-foro bat da Herritarrekin solasaldiak izenekoa; hainbat saio ditu, eta horrelakoetan Europako erakundeek gauzatutako politikei buruzko galderak eta iritziak helaraz diezazkiekete herritarrek ordezkari politikoei. Gaur goizean Euskalduna Jauregian izandakoan 200 lagunek baino gehiago hartu dute: ikasleak eta gizarte zibilaren eta finantza munduaren ordezkariak, batez ere

Bilbon eginiko Herritarrekin solasaldia foroak Europa hobetoxeago ezagutzeko balio izan duela esan du lehendakariak, eta gehitu du Euskadik defendatzen duen herri-proiektua Europaren partea dela eta erakunde europarren estimulua, laguntza eta finantzaketa behar dituela

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO