Argitalpen-data: 2015/07/01

Eusko Jaurlaritzak hegaztiak babesteko eta kontserbaziorako eremu berezi izendatu du Salburua

1997ko abenduaren 23ko, 2000ko azaroaren 28ko, eta 2003ko ekainaren 10eko bileretan hartutako Erabakien bidez, gobernu-kontseiluak Hegaztiak Babesteko 6 Eremu Berezi (HBEB) izendatu zituen, eta 52 eremu proposatu Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamena Europako Batzordera eraman zen, eta han ontzat eman zuten Batasunaren Garrantzizko Lekuen (BGL) zerrenda: Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoei dagozkie, hurrenez hurren, eta hortxe kokatzen da Euskadi. Horien artean dago, konparazio batera, Salburuako Batasunaren intereseko lekua (ES2110014), eskualde biogeografiko atlantikoan.

Informazio gehiago