Argitalpen-data: 2015/02/25

Euskadik europar industriaren etorkizunari buruz hausnartzeko formatu txikiko topaketa batean parte hartu du Bruselan

Bileraren helburua industriak Europar Batasuneko eskualdeen espezializazio inteligenteko estrategian izan dezakeen eragina aztertzea izan da

Topaketan aztertu den gai nagusietako bat Europak berrindustrializatzeko duen beharrarena da. Testuinguru horretan, kontuan izan behar da Tapia sailburuak behin baino gehiagotan helarazi izan diela Europar Batasuneko ordezkariei Basque Industry 4.0 estrategia, hau da, Euskadik ikerketa, garapena eta berrikuntzaren alde egindako apustu iraunkorra. Era berean, manufuktura aurreratuan, energian eta biozientzietan oinarritutako Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategia ere helarazi izan die Tapiak europar eragileei.

2013tik, Euskadik industria politiketan eredu diren eskualdeek osatutako Red Vanguard sarean posizionatzea lortu du, eta, horren erakusle, Tapia bera izan zen 2014ko amaieran Milanen egindako nazioarteko topaketan sarea ordezkatu zuena. Horrez gain, Euskadiko klusterren estrategia ere azaldu zuen bertan

INFORMACIÓN GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO