Argitalpen-data: 2015/07/30

Europar Batasunak oniritzia eman dio zinemaren eta ikus-entzunezkoen inbertsioetan bizkaiko sozietateen gaineko zergan kenkaria aplikatzeari

Europako Batzordeak oniritzia eman dio zinemaren eta ikus-entzunezkoen inbertsioetan Bizkaiko Sozietateen gaineko Zergan kenkaria aplikatzeari. Kenkari hori Bizkaiko Foru Aldundiak ezarri du, sektore horren jarduera bultzatzeko eta gure lurraldea jarduera mota horietako eszenatoki izan dadin sustatzeko. Europako Batzordeak adierazi du ekoizpen kostuen % 30eko murrizketa barruko merkatuarekin bateragarria dela, eta bete egiten direla zinemaren sektoreari estatuak ezarritako laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 18ko gidalerroetan ezarri diren baldintza guztiak.

Informazio gehiago