Argitalpen-data: 2015/06/26

EUDEL Berdintasunerako presidentea izango da Europako Udalen Kontseiluan

Europako Udalen eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) EUDELen esku utzi du bertako Berdintasuneko Lantaldeko presidentetza (Standing Committee for Equality). Hain zuzen ere, herrialde kideetako berdintasunerako tokiko politikak koordinatzen dituen organo gorena da.

Gaur egun, Galdakaoko alkatea, Ibon Uribe, EUDELeko Batzorde Eragileak dimentsio guztietako berdintasunerako daukan ordezkaria dela kontuan hartuta, lantaldeko presidentetza hartuko du bere ardurapean.

Informazio gehiago