Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadi.eus-eko postontziak kudeatu

Sarrera

Postontziak kudeatzeko tresna zeharo baliagarria da herritarrek bidalitako galderak eta iradokizunak ezagutzeko. Horrez gain, administrazioaren eta herritarren arteko komunikatzeko eta feedback izateko bide zuzenena da.

  • Postontzia kudeatzeko tresnak (Atari Kudeatzailea bezala) sare bat osatzen du. Postontzi bakoitzak (normalean, bakarra atari bakoitzeko) izango du kontsultak erantzungo dituzten agenteak eta lana aztertzen eta antolatzen duen arduradun bat.
  • Kontsulta bakoitzak izango du erlazionatutako fitxa bat. Bertan, kontsulta bera, datak, eta bidalitako erantzunak agertuko dira.
  • Kontsultak anonimoak izan daitezke: herritarrek ez dute zertan eman beraien datu pertsonalak administrazioa berarekin harremanetan dadin.
  • Kontsultak eta erreklamazioak ez dira helegite administratiboak eta, beraz, ez dituzte araudiek eta legeek ezartzen dituzten epeak geldituko.
  • Kontsulten datuak bitarteko informatikoekin tratatuko dira, edo eskuz gordeko dira modu egituratuan. Hori guztia beti herritarraren baimenarekin egingo da, berak bakarrik erabaki baitezake nork eta zertarako erabiliko dituen datu horiek.

Postontzien kudeaketa

Modulu honetan sartzeko XLNEets segurtasun-sisteman sartu behar zara. Sartzeko, sakatu "Aplikazioak" esteka Jakinan (edo Jakinaren barruan dauden edozein intranetan). Aplikazioen pantailan, aukeratu ataria eta "Buzoiaren arduraduna".

Buzoiaren arduraduna jasoko ditu herritarrek bidalitako kontsultak, eta honako ekintzen artean hautatu beharko du:

  • Kontsultari erantzun
  • Postontziaren agente bati esleitu, eta agente horrek honako hau egin dezake:
    • Erantzun eta itxi.
    • Postontziari itzuli ezin badu erantzunik eman.
  • Euskadi.eus-eko beste postontzi bati berbidali.
  • Kontsulta itxi

Kontsulten kudeaketa

Modulu honetan sartzeko XLNEets segurtasun-sisteman sartu behar zara. Sartzeko, sakatu "Aplikazioak" esteka Jakinan (edo Jakinaren barruan dauden edozein intranetan). Aplikazioen pantailan, aukeratu ataria eta "Buzoiaren kudeaketa".

Modulu horretan, agentea kontsultak jasoko ditu eta hauxe egin dezake:

  • Kontsultari erantzun eta itxi.
  • Gehitu iruzkinak (kontsulta deskribatzeko, herritarrak ez ditu iruzkin horiek jasoko)
  • Kontsulta itxi

Postontziak sortu eta aldatu

Sailek hartu behar dute Postontzi berria sortzeko erabakia. Horretarako, Web Zerbitzuari bidaliko diote postontzia eskatzeko formularioa eta honek, behin aztertuta, EJIEko Arduradun Teknikoarekin harremanetan jarriko da postontzia sortzeko.

Erabiltzaileen baimenak eskatu eta aldatu

Web Zerbitzuari Postontziaren aplikazioan baimenak eskatu baino lehen, erabiltzaileak XLNets-en egon behar du. Horrela ez bada, Saileko Arduradun Informatikoak altan eman behar du XLNets-en.

Postontziaren aplikazioan baimenak eskuratzeko zure saileko Web Zerbitzuko Web kudeatzaileari hurrengo formulario hau bidali behar diozu: Postontziaren aplikazioan baimenak eskatzeko formularioa. Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta Saileko Informatikariari igorriko dio. Azken honek eskaera kudeatuko eta, behin eskaera burututa, Web Kudeatzaileari abisatuko dio.

Azken aldaketako data: