Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Posizionamendua bilatzailetan

Sarrera

Webgune bat garatzean biziki garrantzitsua da interneteko bilatzaileetan posizionamendua lantzea (askotan SEO, Search Engine Optimization deitutakoa). Horrela, hainbat teknika erabiliko dugu gure erabiltzaileek azkarrago eta errazago aurki gaitzaten bilaketak egiten dituztenean. Helburu horren garrantzia web estatistiketan ikus dezakegu: euskadi.eus-eko erabiltzaileen %50a interneteko bilatzaile batetik etortzen dira. Gure ingurunean, Google da bilatzaile erabiliena: erabiltzaileen %98 baino gehiagok bertan egiten ditu bilaketak.

Bilatzaileek erabiltzen duten teknika hauxe da, orokorrean: Bilatzaileek sortutako programa batzuk (robotak edo "spider" deitutakoak) sarea zeharkatzen dute, estekak jarraituz eta aurkitzen dutena indexatuz. Posizionamendu tekniken helburua da indexatze prozesu hori ahalik eta hoberen egitea, eta "hitz gako" batzuen bilaketen aurrean webgunearen posizionamendua hobetzea. Horrez gain, posizionamendu teknikek eragin zuzena eta bikaina dute erabilerraztasunean eta usagarritasunean dute.

Posizionamendu oinarrizko teknikak

Posizionamendua teknika zeharo korapilatsua da, eta etengabeko aldaketak eskatzen ditu. Alabaina, badira oinarrizko teknika erraz batzuk (Google-ek sortutakoak), eta horiei esker lortuko dugu gure webgunearen emaitzak hobetzea.

Sortu web orrientzako izenburu zehatzak eta bakarrak

Horretarako, erabili "title" etiketa. Normalean, etiketa horren testua bilaketaren emaitzen lehengo lerroan agertuko da. Horrela, gure erabiltzaileek jakingo dute gure webgunea beraien bilaketarako egokia denetz.

Euskadi.eus-en, orrialde baten "title"-a orriaren konfigurazioan eskuz ezarri daiteke (kontuan izan Euskadi.eus-erako ezarrita dagoen orrien nomenklatura). Edukiak erakusten dituzten orrietan, edukiaren izenburua orriaren "title"-a izatera pasatuko da automatikoki.

Erabili beti URL "adiskidetsuak"

URL "adiskidetsuak" dira sistema-URLak ordezkatzen dituztenak, URL guztiei esanahi semantikoa emateko eta gako-hitzekin betetzeko bilatzaileei begira. Euskadi.eus-en beti erabili beharko ditugu URL horiek, bai orriak eta edukiak argitaratzean, bai estekak egiterakoan.

Orrialde guztien URL "adiskidetsua" eskuz ezarri daitezke atari-kudeatzailean. Edukiak sortzeko garaian, edukiaren izenburua automatikoki pasako da eduki horren URL "adiskidetsura" (URLa editatzeko aukera izango dugu beti).

Aplikazioei dagokienez, saiatu beti URL esanguratsuak sortzen, eta aplikazioak erabiltzen dituen parametro guztiak URLaren bidez ezartzen, horrela URL horiek bakarrak izango dira, bilatzaileek hobeto indexatuko dituzte eta erabiltzaileek errazago elkarbanatu ahal izango dituzte.

Sortu nabegazio-sistema erraza eta testuan oinarritutakoa

Zure nabegazioan testuan egindako estekak erabiltzen badituzu, bilatzaileek errazago arakatu eta ulertuko dute zure orria. Ez erabili Javascript-en edo Flash-en sortutako estekak. Kalitatezko nabegazioa lortzeko, erraztasuna eta sinpletasuna dira funtsezkoak!

MoneyBlogNewz/Flickr (Creative Commons)

Hobetu zure estekak

Erabili testu deskribagarria, testuingurutik kanpo ulergarria dena (Adibidez, ez erabili "Egin klik hemen" esteka batean)

Hobetu irudien erabilera

Erabili “alt” ezaugarria irudien informazioa emateko. Erabili fitxategi-izen eta "alt" testu motzak baino deskribagarriak, batez ere irudia esteka baterako erabiltzen bada.

Erabili izenburu-etiketak zentzuz

Etiketa horiek sei mailatan sailkatzen dira, h1-etik (garrantzitsuena) h6-ra (garrantzi gutxien duena). Etiketa horiekin egitura jerarkikoa emando diogu gure edukiari, gure erabiltzaileek (eta bilatzaileen robotek) errazago uler dezaten. Etiketa horien barruan dauden hitzek garrantzi gehiago izango dute gure webgunea indexatzean. Hala ere, neurriz erabili beharko ditugu, testu artifizialak edo ulertezinak sortu gabe.

Euskadi.eus-en horrela ezarriko dugu izenburu-etiketak:

  • Atari kudeatzailean, AV bakoitzeko "Izenburua" fitxan.
  • Eduki kudeatzailean, edukiaren izenburua automatikoki h1 gisa gordeko da.
  • TinyMCE editorean, HTMLa editatuz.

Erabili robots.txt zentzuz

“robots.txt” fitxategiak bilatzaileei esaten die zure atariko zein atalak aztertu eta gordeko ditu. Fitxategi horrek webgunearen hasierako karpetan egon behar du. Horrela, fitxategi horretan agertzen diren salbuespenak ez dira bilaketa-emaitzetan agertuko.( Google-en webmaster-tresnak "robots.txt" fitxategia sortzen laguntzeko programak eta baliabideak eskaintzen dituzte)

Kontuan hartu rel=“nofollow” estekentzat

rel="nofollow" erabiliko dugu Google bilatzailearei esan nahi badiogu gure webguneko esteka batzuek ez diotela pasatuko gure erreputazioa helburu diren beste webguneei. rel="nofollow" ezaugarria estekaren etiketaren barruan kokatu behar da. Adibidez, blog edo foro bateko iruzkinek spam asko erakus dezakete, beraz, rel="nofollow" erabiliko dugu gure webgunearen erreputazioa esteka susmagarri horien bidez ez pasatzeko.

Sustatu zure webgunea

Saia zaitez ahalik eta esteka gehiago lortzen zure webguneari erreputazioa emateko. Sustatu zure zerbitzuak blogetan, gizarte-sareetan, etab. Ez sortu neurrrik gabeko marketing ekintzak (adibidez, gizarte sareak zure webgunearen estekekin betetzea), bilatzaileek teknika horiek antzeman eta zigortu dezakete.

Eskaini kalitatezko zerbitzuak eta edukiak

Webgune bateko edukien kalitatea da posizionamendu ona lortzeko biderik zuzenena. Zure erabiltzaileek zerbitzu eta eduki interesgarriak aurkitzen badituzte beste erabiltzailekin elkarbanatuko dituzte blog, gizarte sare edo foro batean.

Informazio gehiago eskura dezakezu hemen: