Diru-laguntzen 2016ko Plan Estrategikoa

Proiektua

Helburuak

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 28koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2016ko Plan Estrategikoa onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen diru-laguntzen lege-araubidean ezarritakoaren arabera, diru-laguntzen sustatzaileak diren administrazio publiko edo erakundeek diru-laguntzen plan estrategiko bat izan beharko dute aldez aurretik.

Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak plan estrategiko horiek egiteko oinarrizko jarraibideak zehaztu ditu, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularraren bitartez, eta nabarmendu du badirela plan estrategikoak X. legegintzaldi honetan administrazio honen eskumeneko gobernu-ekintzako hainbat alor garrantzitsu eratzen dituztenak.

Lehendakaritzari esleitutako jarduera eremuetan badaude Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiz onartutako sektore plan estrategikoak eta plan horietan zehaztu dira aldi jakin bateko jarraipenari eta ebaluazioari bide emango dieten helburuak, ekintzak eta adierazleak. Hain zuzen ere, honako hauek daude indarrean:

  • 2014-2016 Kanpo Ekintzako Plana, Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020: Basque Country Estrategia deritzonaren barruan (Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014/03/18an hartutako erabakiaren bitartez onartutakoa).
     
  • 2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Plana (Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko/11/26an hartutako erabakiaren bitartez onartutakoa).
     
  • 2020 ZTBP-Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana (Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014/12/16an hartutako erabakiaren bitartez onartutakoa).

EAEko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legeak jasotakoaren arabera, zenbait ekimeni diru-laguntzen bitartez heltzeko baliabideak daude, Eusko Legebiltzarrak helburu zehatz baterako berariaz onartzeagatik plangintza honen xede ez diren diru-laguntza izendunekin batera. Baliabide horietako batzuk sektore planetan zehaztu dira eta beste batzuk legean bertan jaso dira.

Horiek guztiak kontuan hartuta, Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2016ko Plan Estrategikoa onartzen da.

Horren ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT: 

Lehenengoa.– Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2016ko Plan Estrategikoa onartzea; ebazpen honen eranskinean jaso da plana.

 Bigarrena.– Argitara ematea ebazpen hau, egokiak diren baliabideak erabiliz eta, dena den, euskadi.eus webgunean Lehendakaritzari dagokion eremuan txertatuz.

Jesús Peña Martínez
Lehendakaritzaren idazkari nagusia

Eranskina: Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2016ko Plan Estrategikoa (PDF, 412 KB)

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Lege Araubide Zuzendaritza;
Azken aldaketako data: 2016/01/16