6.- Turismo-sektorea sustatzeko euskal Estrategia

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa 2020k bi ondorio ditu, hasiera batean: batetik, epe luzerako estrategia-diseinuaren osagaiak epe ertain edo laburrekoekin konbinatu beharra. Bestetik, sail eta erakunde publiko zein pribatuen arteko akordioak lortu behar izatea, sektorearen eta Euskal Herriaren onurarako epe luzerako helburu estrategikoari eutsiko zaiola bermatzeko.

Planean 10 helburu nagusi planteatzen dira, hiru ildo orkorren inguruan:

  • Barne-garapena:
    • Euskadiko helmugak eta turismo-industria monitorizatzeko, kudeatzeko eta jarraipena egin ahal izateko, informazioa edukitzea.
    • Euskadira datozen bidaiarien nahiak aseko dituen eskaintza izatea.
    • Euskadin turismo kudeaketarako eredu iraunkorra izatera iristea.
  • Kokapena:
    • Euskadi helmuga paregabe eta desberdin gisa kokatzea lehentasunezko merkatuetan.
    • Euskadi – Basque Country marka turistikoaren entzutea areagotzea.
    • Bidaiariek nabaritutako kalitate-maila altuak lortzea.
  • Hazkuntza:
    • Euskadira datozen bidaiari-kopurua areagotza.
    • Euskadira datozen bidaiarien batez besteko gastua areagotzea
    • Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna areagotzea.
    • Turismoak EAE-n aberastasuna sortzeari egiten dion ekarpena handitzea.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Denborazko konpromisoa

Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa 2020-an 1,4 eta 5 ardatzetako aldikotasuna zehazten da, 2 eta 3 ardatzak Euskadiko Turismoaren Marketing Plana 2014-2017-ean zehaztutakoari egokitzen direralik.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

128 ekimen estrategikoak hurrengo ardatz eta ildotan banatzen dira:

E1. Berrikuntzaren estrategia

  • Ezagueran eta sektorerako transferentzian oinarritutako turismo-kudeaketa
  • Kultura berritzailea
  • Iraunkortasunera bideratutako berrikuntza
  • Helmugaren ezberdintasuna indartzera bideratutako berrikuntza

 E2. Produktua-merkatua estrategia

  • Baliabide eta bizipenetan lehentasunak ezartzea
  • Produktua garatzea
  • Negozio-turismoa
  • Merkatu-zokoak
  • Konexioak hobetzea
  • Ipar Euskal Herriarekin lankidetzan jardutea

 E3. Marka- eta komunikazio-estrategia

  • Bidaiariekiko komunikazioa
  • Hedabideekiko komunikazioa
  • Prestakuntza
  • Komunikazio-tresnak

 E4. Enpresak indartzeko estrategia

  • Bidaiarientzako orientabideak
  • Prestakuntza-proposamena
  • Enpresen arteko lankidetza

 E5. Turismo-gobernantza

  • Administrazio- eta eskumen-esparrua
  • Lurraldeko Turismo Kudeaketarako Eredua
  • Erakunde-arteko lankidetza

 Informazio gehiago

EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

Planaren kudeatzaile nagusia Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza izango da. Horretarako, Turismo Zuzendaritzaren eta Basquetouren laguntza izango du eta honako mekanismo hauek abiarazteaz arduratuko da ziklo estrategikoa kudeatzeko:

-Urteroko Kudeaketa Planak: Ekintza-plan horiek Plan Estrategikoan esleitutako ekimenetatik eratorriko dira edo lan-talde bakoitzaren ekimenetatik, egindako ebaluazioen arabera. Prozesu arin bat antolatzen da urtero, Turismo Zuzendaritzara eta Basquetourera atxikitako pertsonen partaidetzarekin, ixten den urtea aztertzeko eta datorrenerako helburu eta estrategiak proposatzeko, baita urteko Kudeaketa Planari erantsiko zaizkion ekintza-planak ere.

-Aginte Koadro Estrategikoa: aginte koadroa osotzen duten hamabost adierazleak, Plan-ean zehaztasun gehiagorekin datozenak, hauek dira:

  • Hazkuntza-helburuen adierazleak
  1. Turisten sarrerak guztira
  2. Turista atzerritarren sarrerak
  3. Batez besteko gastua bidaiari bakoitzeko
  4. Fakturazioa
  5. Enplegua
  6. Ekarpena euskal BPGari (zenbateko absolutuetan)
  7. Erosketetan gastatzen duten bidaiarien ehunekoa
  • Kokapen-helburuen adierazleak
  1. Euskadi helmuga paregabe eta desberdindutzat jotzen duten bidaiarien %
  2. Euskadi helmuga paregabe eta desberdindutzat jotzen duten iritzi-emaileen %
  3. Euskadi - Basque Country markaren entzute-indizea
  4. Bidaiariek turismo-azpiegitura eta -baliabideei buruz webgune handietan emandako iritzia
  • Barne-garapeneko helburuen adierazleak
  1. Finantzazio pribatuaren % erakunde kudeatzaileetan
  2. Euskadiko atari garrantzitsuenetan helmugako webguneak estalitako online trafikoaren %
  3. Monitoringa helmugako sare sozialetan eta turismo-industriako hainbat osagaitan
  4. Bidaiarien gogobetetasun-maila

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Kudeaketa Foroan (Euskal Turismo Mahaia 2020 eta Gaikako mahaiak).

  • 5/2015 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Euskadiko Turismo Mahaia sortzen duenak, 2 artikuluaren e) atalean Turismo-jardueraren inguruko datuak eta estatistikak ebaluatzea zehazten du bere eginkizunen artean.
  • Urteroko Kudeaketa Planetan jasotako ekimenen ebaluaketak, Plana ahalbidetzen duten programa eta proiektuen garatpenerako  sortutako Gaikako Mahaietan aurkezten dira.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Ebaluaketa bi alditan egitea proposatzen den arren (2016 eta 2020) urtero eguneratzen diren adierazleei urteroko jarraipena egiten zaie,

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2017/06/30

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2021/06/30
Azken aldaketa: 2016/09/22