25.- Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko plana (2012-2015)

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Azken urteetan aurrerapen handiak lortu arren, Erkidego honetan bizi diren ikasle ijito gehienei ikastea eta partaidetza zailtzen dizkieten  mota askotako oztopoak badaude: ikaskuntzarekin, bizikidetzarekin, kultur-desberdintasunarekin, familia-eskola harremanekin, baliabideekin eta genoarekin   lotutak daudenak hain zuzen.

Ikasle ijitoen emaitza akademikoek gainerako ikasleen mediatik urrun egoten jarraitzen dute eta Heziketa-Sistemak abiarazten ditu estrategiak eta  baliabideak,  ez ijitoek duten aukera berdinak ahal izateko,  eskola-arrakasta lortzeko orduan.

Premiatzen da ikastetxeetara, eskola inklusiboaren ikuspegitik, hurrengo heziketa eta pedagogiko printzipioetan oinarritutako proiektuak egin ditzaten:

  • Eskolaratzeak bermatu behar du ikasleek bi hizkuntza ofizialak ezagutu eta modu normalizatuan erabili behar dituztela, hori ezinbesteko baldintza baita gure gizartean osoki eta modu egokian gizarteratu ahal izateko.
  • Baterako hezkuntzako proiektu izan behar du, kultura artekoa; beste alderdi batzuen artean, jaso behar ditu ijitoen historia eta kultura eta haien erreferente kulturalak
  • Baterako hezkidetzako proiektu bat, lan egingo duena emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritzi, estereotipo eta rolak ezabatzen, eta era guztietako bazterkeriak eta indarkeriak errefusatzen.
  • Hezkuntza-etapa batetik bestera jarraitutasunez igarotzea bermatu behar da; horretarako, laguntza eta orientaziorako mekanismoak ezarri behar dira ikasleentzat eta haien familientzat.
  • Irakasteko/ikasteko prozesuak hobetu eta aberastu behar dira eta Ikasgela kudeatzeko estrategiak ikasleen protagonismoa sustatu behar du, eta haien arteko elkarrekintzak bultzatu.
  • Irakasleek gehiago espero behar dute ikasle ijitoengandik (iguripen altuak), haien ikaskuntza hobetuko bada.
  • Komunikazio-bide eraginkorrak ezarri behar dira familiekin, elkarren informazioak eta asmoak ulertzen dituztela bermatzeko. Horrela, semeek edo alabek onarpena, hezkuntza eta balioespena eskuratu behar dituztela jakinda, konfiantza izango dute eskolarengan.

Planaren helburuak

1. helburua. Proiektu global inklusiboak sustatzea ikastetxeetan, kultura arteko hezkuntzaren ikuspegitik irakasteko/ikasteko prozesuak hobetzeko eta curriculuma aberasteko.

2. helburua. Ijito-familien parte-hartzea eta inplikazioa sustatzea, eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztien lankidetza hobetzea.

3. helburua. Ikasle ijitoen hezkuntzan parte hartzen duten eragile guztien prestakuntza eta koordinazioa sustatzea.

4. helburua. Ikasle ijitoak eskolatzean, jarraitutasunean eta arrakastan ekitatea bermatzen duten neurri espezifikoak diseinatzea eta aplikatzea.

5. helburua. Generoko desberdintasunak gainditzeko jarduerak bultzatzea.

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Denborazko konpromisoa

Plan hau 2012-2013 eta 2014-2015 ikasturteen artean gauzatzeko zan, eta, tarte hori amaitzean, plana berrikusi egin beharko zen, horren bilakaeraren ebaluazioa egin ostean. Baina 2014ko abenduan egindako balorazio-jarraipen saioan, Plana beste ikasturte bat luzatzea onartu zen; horrela, arrazoi ezberdinengatik hasi gabe edota oraindik garatu gabe zuenden ekintzak egiteko aukera egongo litzateke.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Xedeak

  • Ikasle ijitoak dituzten ikastetxe guztiek ikasle ijitoen eskola-emaitzak hobetzeko jarduerak sartzea bultzatzea hobekuntza-proiektuetan eta -planetan.
  • Ikasgeletako dina-miketan metodologia aldatzeari buruzko gogoeta bultzatzea (baliabideak antolatzea, metodologia, curriculumak).
  • Ikasleen laguntza eta jarraipena sendotzea oinarrizko gaitasunak hobeki lantzeko.
  • Ijitoen eta haien kulturaren presentzia areagotzea ikastetxeetan, eta haien irudia hobetzea.
  • Ikastetxeen eta ikasle ijitoen familien artean lankidetza, parte-hartzea, harremanak, aliantzak eta abar sustatzea.
  • Familien prestakuntza sustatzea.
  • Koordinazio-bideak ezartzea ijito-erakundeekin eta beste eragile batzuekin, ikasle ijitoen arrakasta lortzen laguntzeko.
  • Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeari» buruzko prestakuntza bultzatzea administrazioko zenbait mailatan. Irakasleek ijitoen kultura hobeki ezagutzea sustatzea, bai eta ijitoek ikasteko eta parte hartzeko zer oztopo dituzten jakitea ere.
  • Ikasle ijitoak hezkuntza-sistemara sartzen direla eta bertan mantentzen direla bermatzea, eta horiek derrigorrezko hezkuntzaz haragoko ikasketetara sartzea sustatzea.
  • Ingurune ahuletako ikastetxeetan neurri bereziak abiaraztea aukera-berdintasuna bermatzeko, eta ikasle ijitoen eskola-emaitzak hobetzeko baldintza optimoak bermatzeko.
  • Ekintza positiboko beste jarduera batzuk sustatzea ikastetxean bertan edo beste sail batzuekin lankidetzan.
  • Ikasle ijitoen artean sortzen diren genero-desberdintasunak gainditzeko orduan aurrerapenak egitea, bai eta neskek derrigorrezko, derrigorrezkoen ondoko eta unibertsitateko hezkuntza-etapetan arrakasta edukitzea eragozten duten oztopoak antzemateko orduan ere.

Ekintza garrantzitsuen artean, nabarmendu daitezke: Aholkularitza.  formakuntza, materiala, jarraibide, proiektu global,… eta hobekuntza planen bidez Ikastetxe eta irakasleei laguntza eman. Ijito entitateekin lankidetza (Deialdiak, koordinazioa, jarraipena…). Familiekin eta familiei zuzendutako formakuntza. Beste sailekin lankidetza. Ijito emakumeen taldeekin lankidetza eta kolaborazioa…

EBALUAZIOA

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak Plana koordinatzen du eta bere garapena Berritzegune Nagusiaren ardurapean dago, zonaldeko Berritzeguneekin lankidetzan.

Badago Planaren jarraipen-batzorde bat, honako hauek osatuta: Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendaritzak, Hezkuntza Berrikuntzako lurralde-buruek, Berritzegune Nagusiko eskola inklusiboko arduradunek, Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko programaren arduradunek, Ikuskaritzako buruak eta lurraldeko arduradunek, Ikastetxeetako bi zuzendarik eta hezkuntza alorrean adituak diren ijito-erakundeen bi ordezkari.

Ekintzak bakoitzak badauzka  ebaluazio adierazle batzuk, kasu batzuetan errealizazio- adierazleak bakarrik eta beste batzuetan ere inpaktu-adierazleak. Errealizazio- adierazleak, Planaren garapena nola doan begiratzeko urtero erabiltzen dira eta, inpaktu-adierazleak azken ebaluazioan erabiliko dira.

Planaren azken urtean, Ikuskaritzak, planaren inpaktua ebaluatzeko, ikasle ijito kopuru esanguratsua duten ikastetxeetan ikasle ijitoen eskolatzeari jarraipena egingo dio.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2016/06/30
Azken aldaketa: 2016/01/12