15. Euskal Autonomia Erkidegoko Banku Fundazioen eta Aurrezki Kutxen Legea
Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA
Saila
Ogasuna eta Finantzak;
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Helburuak eta Sektoreak
- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki kutxei buruzko egungo araudia arlo honetan Estatuan etorkizunean egongo den oinarrizko arautegira egokitzea
- Euskal Autonomia Erkidegoko banku fundazioen araubide juridikoa erregulatzea, Estatuan arlo honetan dagoen oinarrizko araudiaren arabera.
Beste helburu batzuk
- Aurrezki-kutxen eta banku-fundazio izeneko erakunde juridiko sortu berrien finantza-jarduera ikuskatzeko araubidea egokitzea.
- Espainiako finantza-sektorearen berregituraketak haren guztizko aldaketa ekarri du eta, praktikan, aurrezki-kutxak gaur egun arte ulertu diren bezala desagertzea eragingo du. Egoera horrek ezinbesteko du gure ordenamendu juridikoa testuinguru berrira egokitzea.
- Era berean, banku-fundazio izeneko erakunde juridikoak sortu berri izanak fundazio horien babesa EAEko Fundazioei buruzko Legearen barruan bateragarri egitea eskatuko du.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
- Aurrezki-kutxak.
- Foru-aldundiak.
- Udal-administrazioa.
- Ezarleak.
- Inbertitzaileak.
- Langileen ordezkari diren sindikatu-elkarteak.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2015eko lehenengo seihilekoan.
ELABORAZIO FASEAK
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. | 2013/09/15 | 2014/01/14 | Amaituta |
Ikusi | 2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea. | 2014/01/15 | 2015/01/26 | Amaituta |
Ikusi | 2.2 fasea: Negoziazio, audientzia edo kontsulta | 2015/01/27 | 2015/02/18 | Amaituta |
Ikusi | 2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak. | 2015/02/19 | 2015/06/15 | Amaituta |
Ikusi | 2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | 2015/06/16 | 2015/06/22 | Amaituta |
Ikusi | 3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena | 2015/06/23 | 2015/07/27 | Amaituta |
--- | 4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea | 2015/07/28 | 2015/09/01 | Amaituta |
Legebiltzarrean tramitazioaren egoera
Azken aldaketa: 2016/10/17