[4] - - 2014-2018 Gazte Justiziaren IV. Plana

Helburuak

Euskadiko administrazio orokorrak, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren bidez, du eskumena Adingabeen Epaitegiek ezarritako neurriak gauzatzeko, baita teknikariei legez ezarritako jarduketak gauzatzeko ere.

Gazte Justiziako planak oinarrizko tresnak dira arlo horretan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren jarduketa planifikatu, kudeatu eta ebaluatu ahal izateko.

1998ko otsailaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die Gazte Justiziako lau plani eta, une honetan, laugarrena ari da gauzatzen, 2014-2018 aldia hartzen duena, hain zuzen.

IV. plan honen abiapuntua III. planari (2008-2014) buruz egindako ebaluazioa da eta, bereziki, gure erkidegoan arlo honetan azken urteetan izan diren joerak.

Plan honen helburua da Gazte Justiziaren alorreko salaketa guztiei erantzutea, betiere, Fiskaltzatik eta Adingabeen Epaitegietatik datozenak badira eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonei eragiten dietenak badira.

Betebehar hori betetzeko, 2014-2018 aldian, Eusko Jaurlaritzak Gazte Justiziaren IV. Plana onartu du.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Plan honek 12 puntu ditu:

  1. Aurkezpena.
  2. Sarrera.
  3. Egoeraren bilakaera eta diagnostikoa (2008-2014).
  4. 2013. eta 2014. urteetako eskariaren azterketa.
  5. Inkardinazioa Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorrean.
  6. EAEko Gazte Justiziaren printzipioak.
  7. Ildo estrategikoak.
  8. Helburu nagusiak.
  9. Helburuak, sailaren arabera: Helburuak, ekintzak, aldia eta adierazleak.
  10. Kudeaketa-eredua, koordinazioa eta bilakaera.
  11. Aurreikuspen ekonomiko orokorrak 2014-2018.
  12. Giza baliabideak: zentroak eta zerbitzuak.

Egitura horren baitan lantzen da IV. planak era mailakatuan garatzen duen gidoia eta haren abiapuntuek eta helburuek ebaluazioarekin (hasierakoarekin eta amaierakoarekin) bat egiten dute. Horrela, III. plana ebaluatzean sortzen den «argazki finkotik» eta planean markatutako joeretatik abiatuta eta Gobernuaren Plangintza Orokorra esparru gisa hartuta, Euskadiko Gazte Justiziaren DNA mamitzen duten printzipio batzuk (6) ezartzen dira. Printzipio horietatik Planeko ildo estrategikoak zehazten dira (prebentzioa, sailartekotasuna, erakundeen arteko lankidetza, esku-hartzearen kalitatea, erantzukizun publikoa eta kudeaketarako eredu mistoa).

Ildo estrategikoak bederatzi helburu nagusitan zehazten dira eta horiek, aldi berean, sailen araberako helburutan banatzen dira. Sail horiek zuzenean konprometitzen ditu plan honek eta, ondorioz, aldi zehatz jakin batean garatu beharreko eta adierazlez hornitutako ekintzak egiten dira.

Denborazko konpromisoa

Planak 2014-2018 aldia hartzen du eta urte bakoitzean Sail bakoitzak garatu beharreko ekintzak ezartzen dira. Era berean, ekintza bakoitzean behar diren zentroak, zerbitzuak, programak eta pertsonak aurreikusi eta zehazten dira, helburuak aurrera eramate aldera. Gastuaren aurreikuspena egiten da eta horren urteko periodifikatzea.

Planeko kudeaketa organoak

Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Justizia Zuzendaritza izango da 2014-2018 aldirako Gazte Justizia Planaren erakunde kudeatzailea. Zuzendaritza horrek Sail bakoitzaren helburuak eta ekintzak betetzen direla kontrolatzeko koordinazio-lanak egingo ditu.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

IV. Plan honen ebaluazioaren helburua da organo kudeatzaileei eta ekintzak martxan jartzeko gainerako eragile inplikatuei aurreikuspenen nahikotasunari, egokitasunari eta efikaziari buruzko informazio baliagarria, fidagarria eta objektiboa ematea.

Mugarri garrantzitsuenak hauek izango dira:

  • Urtero Gazte Justiziaren Zerbitzuaren jarduera-memoriak egitea.
  • 2016ko ekainaren 30era arte hartuko duen bitarteko ebaluazioa egitea.
  • Planean jasotako azterketak eta ebaluazioak egitea.
  • Planaren amaierako ebaluazioa egitea. 2019ko lehenengo seihilekoan egingo da.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Dokumentuak:
2014-2018-GAZTE-JUSTIZIA-PLANAREN-EBALUAZIOA.pdf (PDF, 1.19 MB)

Azken aldaketako data: