17. Lanbide Heziketaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Kalifikazioen, Lanbide Heziketaren eta Orientazioaren Sistema Integratua antolatzea, enpresen eta pertsonen behar guztiak modu orokorrean eta malguan batera ditzan, lanbide-heziketako modalitate guztiak barne hartuz (bai hezkuntza-sistemakoa, bai enplegurako lanbide-heziketa), ikasteko eta lanbide-gaitasuna lortzeko era guztiak onartuz eta bultzatuz, eta bere neurri eta ekintza guztiak adin aktiboan dauden pertsona guztiei zuzenduz.

Beste helburu batzuk

Kalifikazioen, Lanbide Heziketaren eta Orientazioaren Sistema Integratua honako helburu hauek lortzeko eratu eta orientatu egingo da:

a) EAEko ekonomiaren lehiakortasunaren eta pertsonen enplegagarritasunaren hobekuntza sustatzea, produkzio-sektoreek lanbide-kualifikazioari dagokionez dauzkaten beharrak betez.

b) EAEko administrazioek kualifikazioetan, prestakuntzan eta lanbide-orientazioan daukaten politikaren zuzendaritza estrategikoagoa, koordinatuagoa eta eraginkorragoa izan dadin laguntzea, politika hori ekonomiaren lehiakortasunari eta pertsonen nahiz enpresen beharrei estu lotuz.

c) Enpresa-erakundeen eta sindikatuen artean beharrezko adostasuna eta lankidetza lortzea kualifikazioen garapenean, prestakuntzan eta gazteen nahiz helduen lanbide-orientazioan.

d) Lanbide Heziketako zentroei estaldura ematea, bestelako egitura- eta antolaketa-mota izan ahal izateko, etorkizunerako behar berrietara egokitua.

e) Beharrezko ezagutzen eta gaitasunen garapenean laguntzea, hala nola biztanle aktibo guztien lanbide-kualifikazioen garapenean eta iraupenean.

f) Aukera eta hautu egokiak ziurtatzea, pertsonek eta enpresek izan beharreko kualifikazioak, prestakuntza eta lanbide-orientazioa lortzeko.

g) Pertsonen eta enpresen prestakuntza- eta kualifikazio-ahaleginen eraginkortasunean eta baliatze hoberenean laguntzea, informazio eta lanbide-orientazio egokiaren bidez.

h) Kualifikazioak, prestakuntza eta lanbide-orientazioa kalitate-maila handikoak izan daitezen lortzea, hala nola homologagarriak Europako testuinguruan, eta funtsezko bide moduan hautemanak, pertsonen eta produkzio-erakundeen aurrerapenerako.

Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Herritarrak.
  • EAEko Administrazioa (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila).

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2015eko bigarren seihilekoan.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2015/03/152015/04/01Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea2015/04/012015/04/20Amaituta
---2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea2015/04/212015/06/16Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak2015/06/172015/12/16Amaituta
Ikusi2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2015/12/172015/12/21Amaituta
Ikusi3.1 fase: Gobernu Kontseiluaren onarpena2015/12/222015/12/31Amaituta
---4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea2016/01/012016/01/31Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/17