[12] - EAEko Segurtasun publikoko Plan Orokorra 2014-2019 (Segurtasun Plan Estrategikoa).

Helburuak

Plan hau ikuspegi integral batekin sortu da. Bertan biltzen da Segurtasun Sailak koordinatutako lana, segurtasuneko zeharkako politikak antolatzen dituena lerrokatuta, koordinatuta eta lehentasunak ezarrita. Planak EAErako segurtasun publiko integraleko paradigma berri bat proposatzen du. Ildo horretatik, ulertu behar da segurtasuna ez dela lortzen administrazio-arloko ahalegin bakanekin; aitzitik, euskal gizarte osoko esparru guztien benetako konpromisoa eskatzen du.

2013-2016 tarteko ardatz estrategikoen xedea izango da segurtasun integralera bideratutako Segurtasun Publikoaren Sistemaren zerbitzu guztiak koordinatzeko sistema integral bat ezartzea, zerbitzu publikoaren esparruan sartzen diren jarduerak gauzatzeko. Plan estrategikoaren jarduera guztien helburu izango da herritarrei zerbitzu ematea, gizarte erantzukizuneko irizpideen arabera jardunez, eta ondasun zein baliabide publikoak kudeatuz, garapen iraunkorra sustatzeko eta, era berean, gure gizartearen interesa eta EAEko aurrerabidea bultzatzeko.

Segurtasuna da, funtsean, plan estrategikoaren xede nagusia; horrekin baliozkotu eta lerrokatu beharko dute politika eta ardatz estrategiko guztiek, hartuko diren erabakiek eta gauzatuko diren jarduerek, eta jarraian azaltzen diren mekanismoak eta harremanak sustatu eta bultzatu beharko dira.

- Euskal Poliziaren zerbitzuen (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) arteko lankidetzarako eta koordinaziorako mekanismoak bultzatzea.

- Udaltzaingoekiko harremanak bultzatzea, trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko araudia betetzen den zaintzeko eta hori interpretatzeko lanean.

- Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema osatzen duten gainerako administrazio publikoekiko koordinazioa bultzatzea.

- Toki-erakundeekiko harremanak bultzatzea ikuskizun publiko eta aisialdi-jardueretako segurtasun-neurriak eta autobabesari buruzko - Euskal administrazioetako segurtasun publikoko zerbitzu guztiek jarraitu beharreko estandarrak ezartzea; datuak igortzeko eta gertakariak eta baliabideak kudeatzeko eta tratatzeko aukera eman behar dute, zenbait baliabideren denbora errealeko koordinazioa eraginkor egiteko.

- Behar diren ikuskatze-bitartekoak erabiltzea segurtasun pribatua koordinatzeko eta integratzeko.

- Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarrekiko koordinazioa eta lankidetza sustatzea Segurtasun Batzordearen bidez.

- Zirkulazioko istripuak prebenitzen laguntzea; horretarako, gidarientzako prestakuntza- eta informazio-jarduerak gauzatu behar dira, - Zirkulazio-arauak betetzen direla zaintzeko modu uniforme, jarraitu eta egoki bat bideratuko duten bitartekoak sortzen laguntzea.

- Ahal den neurrian, istripuen arrazoiei, egoerei eta ondorioei buruzko informazio gehiago biltzen laguntzea, ikaskuntza egokiak atera ahal izateko, eta, horrela, berriz ez gertatzeko ahaleginak egiteko.

- Trafiko-istripuetan biktima izan daitezkeenei kalitatezko laguntza mediko, psikologiko eta juridiko eraginkorra ematen zaiela zaintzea.

- Informazioko eta komunikazioko sareak eta sistemak modu seguruan erabiltzen direla bermatzea.

- Prebenitzeko eta ebazteko ereduak lantzeko tresnak eta mekanismoak sustatzea, edozein motatako arriskuak eta mehatxuak murrizte aldera.

- Azpiegitura kritikotzat jotako erakundeetako kudeatzaileen eta segurtasuneko arduradunen arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzea, horiek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko, eta jarduera-planak ezartzea balizko arriskuak identifikatzeko, ebaluatzeko, prebenitzeko edo minimizatzeko.

- Delitugintza antolatuaren kontra, haren modu guztietan (droga-trafikoa, gizaki-trafikoa, arma-trafikoa, kapitalak zuritzea, etab.), indarkeriazko muturreko erakundeen kontra eta sortzen ari diren izaera terroristako taldeen kontra borroka egiteko politika kriminal bat ezartzea.

- Euskal gizartearen jakintza eta parte-hartzea lortzeko behar den prestakuntza sustatzea, prebentzio-kulturarako tresna gisa, balio eta ohitura horiek segurtasunarekin lotzeko.

Aurrekariak

15/2012 Legeak, ekainaren 28koak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoak, haren I. kapituluko 5 m) artikuluan xedatzen du dagokion sailak landu behar duela EAEko Segurtasun Plan Orokorra, eta Jaurlaritzari aurkeztu behar diola onar dezan.

X. legealdiko 2013-2016 Gobernu Programan adierazten da “EAEko Segurtasun Plan Orokor bat ezarriko dela, prebentzio-jarduera bultzatuko duena erantzun erreaktiboaren gainetik, herritarren segurtasuna eta ikerketa bultzatuko dituena, eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko aukera emango duen kudeaketa-eredu bat zehaztuko duena”, “Euskal gizartearen zerbitzura egongo den segurtasun- eta Ertzaintza-eredu berri bati" dagokion jarduera-arloan, beste helburu batzuen artean, "prebentzioan oinarritutako polizia eraginkorragoa" lortzeko helburuari jarraiki.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Esku hartzen duten sailak

Hona hemen, sail sustatzaileaz gainera, plana gauzatzeko prozesuan parte hartuko duten Jaurlaritzako beste arlo batzuk: merkataritza, turismoa, giza-eskubideak, hezkuntza-berrikuntza, justizia, lurralde-plangintza eta hirigintza eta ingurumena, osasuna, industria eta energia-segurtasuna, gizarte-zerbitzuak, garraioa eta garraio-azpiegitura.

Bereziki aipatu behar da Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiaren jarduera-esparrua EAEtik kanpo harremanak sustatzeari dagokionez segurtasunaren esparruko ekimenetan nazioarteko parte-hartzea eta eragina izatearen inguruan.

 

Gizarte-eragileek partizipazioa

Honelako plan batek, aurreko atalean adierazitako eraginak lortuko baditu, eragile sozialen eta, oro har, herritarren ekarpenak behar ditu, nahitaez. Horregatik, planak, bai prestakuntza-prozesuan eta bai gauzatzeko aldian, herritarrek parte hartzeko bideak aurreikusten ditu; eta, hain zuzen ere, herritarren parte-hartzea da planeko ekimen garrantzitsuenetako bat.

 

Eraginak

Araudian eragina :

15/2012 Legearen, ekainaren 28koaren, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoaren, 10. eta 11. artikuluek, segurtasun-arloko plangintzari buruzkoek, xedatzen dute administrazioak haren xedeak, estrategiak eta jarduera-ildoak zehaztu behar dituela, eta, horretarako, segurtasun-plan bat onartu behar duela Gobernu Kontseiluan bost urtez behin. Segurtasun publikoaren alorrean eskumena duen saileko sailburuak proposatuko du plan hori, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren aurretiazko txostena kontuan hartuta. Behin plana onartutakoan, Eusko Legebiltzarrari igorriko zaio; gainera, segurtasun publikoaren alorrean eskumena duen sailak planaren betetze-mailari buruzko informazioa emango dio Legebiltzarrari urtero.

Antolamenduan eragina:

15/2012 Legea, ekainaren 28koa,Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa, aplikatzeko araudia sortze aldera, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua sortuko dela aurreikusten da, eta bi lege-ekimen gauzatu beharko dira horretarako:

  • Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituen dekretua. Kontseiluan, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko zenbait esparruz (Segurtasuna, Lehendakaritza, Justizia, Hezkuntza, Lurralde Plangintza, etab.) gainera, parte hartuko dute, baita ere, Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkariek, eta toki- eta foru-administrazioetakoek (8. artikulua - Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua. 15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa).
  • Segurtasuneko sailburuaren Agindua, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Aurrekontu eta finantzetan eragina:

EAEko Diruzaintzak edukiko dituen aurrekontu-sarreren bilakaeraren mende egongo da aurrekontu-zuzkidura. Edonola ere, egoera hori guztiz zehaztutako geratuko da Gobernu Kontseiluak plana onartzen duenean.

Beste jardueretan eragina:

Planak kontuan hartu beharko ditu segurtasunaren esparruan eragin dezaketen beste plan batzuk, eta horiekin koordinatuta jardun beharko du, bereziki, osasun-arloari eta ingurumen-arloari dagokienez.

Erakunde harremanetan eragina:
  • Sail-arteko esparruan, plan estrategikoarekin lotutako eskumenak dituzten sailekin.
  • Toki-administrazioak: administrazio horien mendeko udaltzaingoetako polizia-zerbitzuekin koordinatzea.
  • Babes Zibil eta Larrialdietako Zerbitzuak koordinatzea.
  • Aldundiak: Basozaintzako Zerbitzuak eta Suhiltzaileen eta Larrialdietako Zerbitzuak koordinatzea.
  • Erakunde publikoak eta pribatuak, industria- eta banaketa-sektorea, azpiegitura kritikotzat jotakoak, bai eta segurtasun pribatuko elkarteak eta enpresak ere.
  • Estatuko Administrazio Orokorra: Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarrekin koordinatzea. Larrialdietako eta Babes Zibileko eta Itsas Salbamenduko arduradunak.

Plana burutzeko aurreikusi den epea

2014 - 2019

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoak markatzea Amaituta
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea Amaituta
Plana egitea Amaituta
Planei buruzko txostenak egitea Amaituta
Gobernu Kontseiluan plana onartzea Amaituta

Ebaluatzeko moduak

Planak berezitasun bat eransten dio betearazpenaren jarraipen- eta ebaluazio-prozesuari,  prozesu hori ezinbestekoa baita edozein plangintza-prozesutan. Hain zuzen ere, behin plana onartutakoan, Eusko Legebiltzarrari igorriko zaio; gainera, segurtasun publikoaren alorrean eskumena duen sailak planaren betetze-mailari buruzko informazioa emango dio Legebiltzarrari urtero.

Planean bertan adieraziko da zer organok arduratu beharko duen jarraipen- eta ebaluazio-eginkizun horiez. Gainera, sail horrek, legebiltzar-konpromisoez gainera, planak haren jarduera-ardatz nagusien inguruan duen bilakaera ebaluatzeko jarduera etengabe bat ezarriko du. Horretarako, ebaluaziorako aldizkako mekanismoak erabiliko ditu, gutxienez honako bi une hauetan gauzatuko direnak:

            - Tarteko ebaluazioa. 2016. urtearen bukaera aldera.

            - Amaierako edo expost ebaluazioa. Plana bukatu ondoren, 2020an zehar.

Plana gauzatzearekin honako eragin hauek lortzea espero da:

  • Herritarren, eragile sozialen eta erakunde publiko zein pribatuen parte-hartzea sustatzea, bai eta administrazio guztiena ere, haien eskumenen esparruan, segurtasun-arazoei modu integralean erantzun ahal izateko.
  • Ordena eta bake soziala bermatzea, herritarren ongizatea lortze aldera.
  • Bide segurtasuna ahal bezainbat sendotzea, eta mugikortasun iraunkorragoa eta seguruagoa lortzen laguntzea, errepideetan heriotza gutxiago egon daitezen eta istripu-arriskuak murrizteko.
  • Esparru sozialari, kulturalari eta delinkuentzia esparruari dagokienez etengabe aldatzen den gizarte batek dakartzan erronka berriei erantzun ematea, horrek arriskuan jar baititzake herritarren ongizatea eta segurtasuna; horretarako, dauden baliabideak modu eraginkorrean optimizatzea.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:

Dokumentuak:
2014ko uztailetik 2015eko ekainera bitarteko Ebaluazioa
Ebaluazio data:

Dokumentuak:
2015eko uztailetik 2016ko ekainera bitarteko Ebaluazioa
Ebaluazio data:

Dokumentuak:
2016ko-uztailetik-2017ko-ekainera-bitarteko-ebaluazioa.pdf (PDF, 2.03 MB)
Ebaluazio data:

Dokumentuak:
2017ko-uztailetik-2018ko-ekainera-bitarteko-ebaluazioa.pdf (PDF, 1.16 MB)
Ebaluazio data:

Dokumentuak:
2018ko-uztailetik-2019ko-ekainera-bitarteko-ebaluazioa.pdf (PDF, 501.14 KB)

Azken aldaketako data: