10. Mugikortasun iraunkorrerako plan zuzentzailea. Estrategia komuna mugikortasunerako eta garraiorako 2020 Muga.

Plan elaborazioan (5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta bere tramitazioa uzten da.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Mugikortasun iraunkorrerako plan zuzentzailearen  helburua da mugikortasuneko eta garraioko politika komuna egitea, Jaurlaritzak 2020 urtera bitarte gara dezan. Aipatzekoak dira honako helburu hauek :

  • Garraioaren eta garraio-egituren efizientzia optimizatzea eta hobetzea, lurraldearen antolaketa egokiaren bidez, eta garraio-sistemaren eta lurraldean dauden jardunen banaketaren arteko koordinazioaren bitartez. Halaber, garraio arteko trukea eta erakundeen arteko koordinazioa behar dira, baita politika publikoetan eta arauzkoetan beharrezkoa den zeharkakotasuna ere.
  • Klima-aldaketaren aurka borrokatzea, eta ingurumena, airearen kalitatea eta soinuaren kalitatea hobetzea. Aldaketa eta hobekuntza horiek lortzeko oreka egokia eskuratu behar da garraio-moduen artean, garraio kolektiboa sustatu behar da, eta oinezkoentzat eta bizikleta gidarientzat egoera egokiak sortu behar dira.
  • Efizientzia energetikoa, eta mendetasun energetikoa murriztea.
  • Gizarte-kohesioa, herritar guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zerbitzu guztiak, lana, ikasketak eta aisialdia ingurumenarentzat garbiagoak diren moduetan jasotzeko.
  • Lehiakortasuna hobetzea, arrazionalizatuz eta azpiegituren kostua murriztuz, baita mugikortasun iraunkorraren I+G+b sustatuz ere.
  • Pertsonak eta salgaiak mugitzeko estrategiak eta ildoak ezartzea.
  • Azpiegiturak garatzeko zuzentarauen irizpideak definitzea.

Aurrekariak

Aipatzekoak dira honako aurrekari hauek:

a) Plangintzako eta jardun adierazgarrietako aurrekariak:

  • Garraio iraunkorrerako plan zuzentzailea, 2002-2010. Plan horrek iraunkortasunaren alorreko asmo handiko printzipio eta helburu batzuk proposatu zituen. Hala ere, plan hori gainditu behar da, proposatu zituen helburuak lortzeko politikak eta jardunak abiatzeko tresnarik ez zuelako (balio judizioa).
  • Garapen Iraunkorrerako Ingurumeneko Euskal Estrategia (2002-2020), Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2002ko ekainaren 4an; estrategia horrek azpimarratzen du ingurumena gehien errespetatzen duten garraiobideak sustatu behar direla.
  • EAEko II. Ingurumen Esparru Programa (2007-2010) eta Klima-aldaketari aurre egiteko euskal plana (2008-2012). Bi plan horiek garraio-mota ezberdinei buruzko neurriak jasotzen zituzten, garraioa energia-efizientzia gutxiko sektorea delako eta asko kutsatzen duelako.

b) Hauteskunde-programarekin, lehendakariak Legebiltzarrean egindako agerraldiarekin edota sailburuek egindako agerraldiekin duen lotura:

  • Mugikortasun iraunkorraren legea onartzeko proiektua (PSE-EEren hauteskunde-programa eta lehendakariaren inbestidurako osoko bilkura).
  • Garraioak ingurumenean duen eragina bideratzeko arazoa aipatu zen, baita garraio kolektiboa eta motorrik gabeko garraioa sustatzeko beharra ere (inbestidurako osoko bilkura).

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

Plana burutzeko arduraduna: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

Mugikortasunarekin lotuta dauden gaietako eskumenak edukitzeagatik parte hartuko dutenak:

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Bereziki, lurralde-antolamenduan eta ingurumenean dituen eskumenengatik.
  • Herrizaingo Saila. Batez ere, bideko segurtasunean dituen eskumenengatik.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila. Mugikortasunean eragina duten jardun ekonomikoen sustapenagatik, eta berrikuntzan egiten dituen ekarpenengatik.
  • Kultura Saila. Bizikletaren estrategia integralean duen eginkizun adierazgarriagatik.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Esparruan eskumenak dituzten administrazioez eta mugikortasun-planak garatzeko sortutako lurralde-erakundeez gain, honako talde hauek ere interesgarritzat hartzen dira: garraio-sektoreko profesionalen elkarteak eta sektoreko enpresak, baita mugikortasunaren alorrean diharduten herritar-elkarteak ere.

Plana idatzi aurretik, ekarpenak jaso eta tratatzeko kontsulta-bide bat sortuko da, tartean diren eta interesatuta dauden erakundeek parte har dezaten. Jasotako ekarpenak plana idazteko zein planeko programetarako erabiliko dira. Aipatutako kontsultarako beharrezko bideak egokituko dira, ekarpenak jasotzeko (Internet, gutxienez), eta kontsulta martxan egongo da zuzeneko inplikazioa duten eragile sozial eta ekonomikoei dokumentuaren aurkezpen publikoa egin ostean.

Eraginak

Araudian eragina

Planak ildo politikoak eta estrategikoak ezartzen ditu arauak egiteko plan guztietarako; adibidez, garraioko LZPak.

Antolamenduan eragina

Idazketarako, talde zuzendaria osatuko da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren tutoretzapean. Taldean parte hartuko dute esparru horretan eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzako arduradunek (zuzendari mailakoak).

Planak ekarriko dituen programak jarraitzeko batzorde berezia osatuko da (plana idazteko sortutako talde zuzendariaren antzeko egitura izan dezake). Batzorde horretan egongo dira jardunetan esku-hartze gehien izango duten sailak, eta, batez ere, jardun komunen ardura duten sailak.

Plana idatziko duen talde zuzendariak eta planaren jarraipena egingo duen batzordeak lantalde teknikoen laguntza izango dute, eta, lantalde tekniko horietan, inplikatutako sailetako langileak egongo dira, gutxienez.

Orobat, plana garatzeko jardunak beste sail batzuek egindako planen garapenarekin batera koordinatuko dira. Klima-aldaketaren aurkako borroka plana, eta Garapen Iraunkorrerako Ingurumeneko Euskal Estrategia 2002-2020tik sortutako programak, berrikuntza teknologikoko planak, eta garraioaren iraunkortasunean eragingo duten bestelako planak eta programak. Horretarako, parte-hartzeak bideratzeko edo kontsultak egiteko bideak jarriko dira, plan bakoitzaren ardura duten sailekin batera.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Zail-zaila edo ezinezkoa da kalkulatzea. Proposatutako aldaketak arauetan izango dute eragina, batik bat ; horrenbestez, ez dira inbertsio zehatzak aurreikusi.

Beste jardueretan eragina

Koordinazio-mekanismoak sortuko dira zeregin hauetarako:

  • Planak ekarriko dituen programak jarraitzeko. Programa komunetan edota sail bakoitzeko planetan eskumenak dituzten sailek hartuko dute parte. Bereziki, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak.
  • Kontsultak jaso eta bideratzeko. Aukera hori erakunde guztien eta interesa duen eragile ororen esku jarri behar da. 
Erakunde harremanetan eragina

Foru-aldundiek, udalek, tokiko erakundeek, kontsortzioek eta garraio-alorreko eskualdeko agintariek parte hartu beharko dute, lurralde-mugikortasunaren esparruan eskumenak baitituzte.

Era berean, Euskadiko Garraio Agintaritza da plana egin eta betearazteko euskarri, garraioko gaietako kontsultak eta koordinazioa bideratzeko erakunde gorena baita. Horrenbestez, ponentzia edo atal bat sortuko da, planari buruzko galderetarako eta planetik sortzen diren jardunak edo politikak gauzatzeko.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2012 - 2020
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2010/12/142011/07/06Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea2011/07/072011/07/31Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea2011/08/012012/09/26Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.2012/09/262012/11/01Amaituta

Burutu gabeko faseak

FaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea.2012/11/012012/12/31Hasita
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

a) Planaren kudeaketa, koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa egingo duten organoak eta subjektuak:

  • Jarraipen-batzordea, talde zuzendariaren antzeko osaera eta egitura duena. Planetik eratortzen diren programetan eragina edo erantzukizuna izan dezaketen sailek parte hartuko dute.
  • Plana idazteko eta jarraitzeko talde teknikoak. Talde zuzendaria eta jarraipen-batzordea osatzen duten sailetako langileak egongo dira, gutxienez.
  • Euskadiko Garraio Agintaritzak gai horretan izango dituen funtzioak etorkizunean egingo den Mugikortasun Iraunkorraren Legean definituko dira.

b) Plana jarraitu eta ebaluatzeko formula bereziak aurreratu:

  • Programatutako jardunak noraino bete diren ebaluatzea.

c) Aurreikusitako eragina:

  • Mugikortasun iraunkorraren aldagaia sartu lurraldearen, jardunen eta zerbitzuen plangintzan, eta garraio-azpiegituren eraikuntzan.
Azken aldaketa::2016/10/06