1. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Euskal Autonomia Erkidegoko V. plana, 2010-2013.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Berdintasunerako V. planak berariazko bi helburu hauek ditu: berdintasunerako politiken gobernua hobetzea, eta politika publikoetan genero-ikuspegia sustatzea eta hobetzea.

Gobernantza arloak eragina izan nahi du berdintasunerako politika espezifikoen garapenean. Politika horiek hiru ardatzetan oinarritzen dira V. planean, aldaketak eragiteko duten gaitasunaren edo gizarteak daukan beharraren arabera: emakumeen jabekuntza, ardurak partekatzen dituen gizarte-antolamendua, eta emakumeen aurkako indarkeria.

Emakumeen jabekuntzari dagokion ardatzak honako helburu hauek dauzka: genero-balioak, -rolak eta -estereotipoak aldatzea; emakumeak beren buruaren jabe izatea; emakumeek eskubideak, baliabideak eta abar eskura izatea, kontrolatzea eta baliatzea; baita soziopolitikan parte hartzea eta erabakiak hartzeko aukera izatea ere.

Ardurak partekatzen dituen gizarte-antolamenduko ardatzak honako helburu hauek ditu: zaintzako etika sustatzea; etxeko eta zaintzako ardurak eta lanak emakumeen eta gizonen artean partekatzea; lan-merkatuan ardurak partekatzeko neurriak sustatzea; eta zerbitzu soziokomunitarioak, herritarrentzako zerbitzu orokorrak, hirigintzako antolamendua eta abar egokitzea.

Emakumeen aurkako indarkeriaren ardatzak honako helburu hauek ditu: gatazken aurrean indarkeriarik gabeko jarrerak eta konponbideak sustatzea; indarkeriazko jarrerak prebenitzea; eta egoeren hautematea, informazioa, babesa eta indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako arreta osoa hobetzea.

Aurrekariak

  • EAEko emakumeentzako ekintza positiborako plana, 1991-1994.
  • EAEko emakumeentzako ekintza positiborako II. plana, 1995-1999.
  • EAEko emakumeentzako ekintza positiborako III. plana. Genero-ikuspegia politika publikoetan 1999-2004.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako EAEko IV. plana, 2006-2009.

Hauteskunde-programan konpromiso bat zegoen, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko plan estrategikoa egiteko; eta konpromiso horrek honako printzipio hauek izango ditu gidari: emakumeak oso-osoko herritar izatea, emakumeek erakundeetako zuzendaritzan parte hartzea, zeharkakotasuna printzipio gidaritzat hartzea, eta zientziaren eta teknologiaren alorrean berritzea.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

Lehendakaritza eta Emakunde. Emakunde erakunde autonomiaduna da, Lehendakaritzari atxikia, eta EAEko berdintasun-politiken sustapenaz, aholkularitzaz, plangintzaz eta ebaluazioaz arduratzen da. Emakunderen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna eskuratzea, politikaren, ekonomiaren, kulturaren eta gizartearen esparru guztietan.

V. planean Jaurlaritzako sail guztiak sartuta daude, eta sail horietako langileek aktiboki parte hartu dute V. planaren zirriborroa definitzeko prozesuan.  Izan ere, Jaurlaritzaren plana da, eta botere publiko guztiei berdintasun-politikei buruzko orientabidea ematea du helburu.

Herrizaingo Sailak aipamen berezia merezi du, sail horren ardura baitira genero-indarkeriaren biktimei zuzendutako jardunak. Jardun horietarako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortu da, beren beregi.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Herritarren partaidetza oso bizia izan da, eta emakume-elkarteei dagokienez, konpromisoz betea. V. planaren aldez aurreko egitura eta ekarpenak eskuratzeko metodologia aurkezteaz gain, web-orri bat jarri zuten martxan ekarpenak egiteko, bai dokumentu bidez, bai telefono bidez.

Ondoren, kontsulta-prozesua ireki zen, eta prozesu horren bidez 400 ekarpen baino gehiago bildu ziren. Ekarpen horietatik planean sartu direnei eta ez direnei buruzko azalpen-txostena egin da, eta elkarteei helaraziko zaie.

2010eko otsailean kontsulta publikoa egiteko prozesua ireki zen, herritar guztien ekarpenak jasotzeko.

Eraginak

Araudian eragina

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 15. artikuluan jasotzen du Eusko Jaurlaritzak plan orokor bat onartuko duela legegintzaldi bakoitzean. Plan horren bidez, modu koordinatuan eta globalean jasoko dira EAEko botere publikoen jarduna zuzenduko duten esku-hartzeko ildoak eta zuzentarauak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dago

Antolamenduan eragina

Generoko mainstreamingerako funtsezko neurri bat da administrazioan mainstreaminga bideratuko duten egiturak sortzea. Horretarako, 4/2005 Legeko II. tituluak eta garapen-arauek administrazioko egitura batzuk arautzen dituzte, berdintasun-politikak sustatzeko eta koordinatzeko.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako V. plana ezartzeko aurrekontua jasoko da honako aurrekontu hauetan:

  • Emakundeko ohiko aurrekontua; izan ere, erakunde horrek arduratu behar du berdintasunerako V. plana sustatzeaz, koordinatzeaz eta ebaluatzeaz.
  • Sailetako ohiko aurrekontua, sailek beteko baitute berdintasunerako V. plana. Beste aurrekontu mota bat egongo da sailentzako aurrekontuaren barruan, sortzen diren ekimen berrietarako.
Beste jardueretan eragina

Berdintasunerako V. planak zuzentarauak eta ildo orokorrak bilduko ditu, Jaurlaritzako sailek garatu behar dituzten berdintasun-programak egiteko. Hortaz, sail guztiak inplikatuta daude, baita sailek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako dituzten jarduerak ere. Horretarako koordinazioa behar da, eta honako mekanismo hauen bidez egingo da:

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako sail arteko batzordea; batzorde horrek Sail arteko talde teknikoaren (STT) laguntza eta aholkularitza jasoko ditu.
  • Berdintasun Unitateak. Unitate horien ardura izango da saileko zuzendaritzekiko eta arloekiko lankidetza sustatzea eta  koordinatzea, eta, hala badagokio, erakunde autonomoekikoa, erakunde publikoekikoa, eta sailari atxikitako organoekikoa ere bai.
Erakunde harremanetan eragina

Plana orokorra izateak eta botere publikoentzat zuzentarauak ezartzea helburutzat hartzeak dakarte foru-erakundeek eta toki-erakundeek elkarlanean aritzea eta parte hartzea. Erakunde horiek Emakundeko Zuzendaritzako Kontseiluan ordezkariak dituzte (2010eko urtarrilaren 11n osatu zen IX. legegintzaldirako kontseilua), baita Sail arteko batzordean ere (2010eko urtarrilaren 14an sortu zen IX. legegintzaldikoa).

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2010 - 2013
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2010/02/012010/04/30Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea2010/04/302010/05/14Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea2010/05/142010/05/23Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea 2010/05/232010/06/23Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea 2010/06/292010/06/29Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Berdintasunerako V. planak kudeaketa-eredu bat dauka, eta ereduan jasotzen dira ebaluatzeko eta kudeatzeko mekanismoak (koordinazio eta parte-hartze gisa ulertuta). Era berean, planaren ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa neurtzeko adierazleak ditu.

Emakundek informazioa bilduko du, sailek –baita aldundiek eta udalek ere– plana betetzeko egin dituzten jardunak ebaluatzeko, eta planari zer neurritan egokitu diren neurtzeko. Halaber, hartutako neurrien eraginaren ebaluazioa egitea aurreikusi da.

V. planaren ezarpenaren urteroko jarraipen-txostenak egitea aurreikusi da, baita Eusko Jaurlaritzaren berdintasun-planen eta -neurrien barne-koherentziaren ebaluazioa ere.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/11/30

Ebaluazioaren laburpena

Lehenengo jarraipen-txostenaz gain, aurreikusi da 2011ko irailean Eusko Jaurlaritzaren berdintasun-planen eta -neurrien barne-koherentziaren ebaluazioari dagokion txostena egitea.

Dokumentu: Ebaluazioa
Ebaluazio data: 2012/06/30
Ebaluazio data: 2013/09/30

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/09/30

Ebaluazioaren laburpena

Legegintzaldiko txosten globala planaren gauzatzeari buruz.

Azken aldaketa::2016/10/06