Lehendakaritza

Pirinioen Konferentzia Atlantikoa (CAT)


2007an sortu zen Pirinioen Konferentzia Atlantikoa, eta hitzarmen foroa da.

Helburua

Mugatik hurbil dauden eremuetan politika publikoen koordinazioari bide ematea du helburu, bai eta lurralde horretan dauden herritarrei eragiten dieten zailtasun eta arazoei buruzko eztabaida ahalbidetzea ere. Hala nola garraioen politika, ikerkuntza eta berrikuntza, telekomunikabideak, lehiakortasuna, hizkuntzen sustapena (euskara, gaztelania, frantsesa), kultura, ekonomia, gizarte-ekintza...

Kideak

Mugaz gaindiko lankidetza-foroa honako kide hauek osatzen dute:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Akitania Eskualdeko Kontseilua
  • Pirinio Atlantikoetako departamendu-kontseilua
  • Iparraldeko hautetsien kontseilua
  • Pirinio Atlantikoetako prefektura

 Gobernantza

  • Zuzendaritza Batzordea: konferentziako kideen ordezkari ofizialez osatuta dago, eta CATen organo betearazle gisa jarduten du.
  • Batzorde Teknikoa: zuzenean Zuzendaritza Batzordearen mende egonik, sortu beharreko lantaldeak koordinatu eta behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzen du zelula teknikoak.

Urtean behin, Zuzendaritza Batzordea hainbat alditan biltzen da eta erabakiak hartzen ditu batzorde teknikoak helarazten dizkion proposamenen arabera.

Mugaz gaindiko ekimenak

Gaur egun, hainbat gairi buruzko mugaz gaindiko ekimenak jorratzen dira: Txingudiko Badiaren sedimentazioa, enplegu eskatzaileentzako mugaz gaindiko arreta, gizarte-laguntzaren beharrizanak artatzeko koordinazioa, ezarritako hizkuntzen mugaz gaindiko erabilera, edota lurraldeko gazteriaren inguruko ekintzak.

Gainera, lankidetzak dagoeneko martxan dira izurrite posibleei, ospitaleko lankidetzari, kontsumoari eta drogen trafikoari, uren kalitateari eta asistentziako ostatuari buruzko zaintza sanitarioaren esparruan.

Azken aldaketako data: 2015/11/13