Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

5. ardatza: Administrazio elektronikoa

Ardatz honekin administrazio elektronikoaren hedapena finkatu eta osatu nahi da Eusko Jaurlaritzaren sail eta erakunde autonomo guztietan. Helburua da erabilgarri dauden zerbitzu elektronikoen %100era iristea, zerbitzu horiek askoz ere gehiago erabil ditzaten herritarrek nahiz enpresek.

Ardatz estrategiko honen esparruan administrazio elektronikoaren antolaketa- eta funtzio-ereduari heltzen zaio, enfasi berezia jarriz zerbitzu elektronikoen antolaketa-euskarriaren sorreran, bai Eusko Jaurlaritzan zeharka bai sail- eta sektore-mailan; izan ere, antolaketa-euskarri hori funtsezkoa da gaur egun erabilgarri dagoen zerbitzu elektronikoen bolumena kudeatu ahal izateko. Uste da premia berezia dagoela Administrazio Elektronikoaren Zerbitzua martxan jartzeko (Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzari atxikitakoa), bai eta zerbitzu horien erabiltzaileek izandako gorabeherei erantzuteko arreta-zentroa ere.

Bestalde, ardatz estrategiko honen konpromisoetako bat da herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateko duten eskubidea bermatzea eta, horretarako, aurrerapausoak ematen jarraitu behar da zerbitzu elektronikoak herritarren esku jartzeko bidean; hain zuzen, 2014-2016 epealdirako BPP indarrean dagoen bitartean, zerbitzuen %100aren estaldurara iristea da helburua.

Ardatz estrategiko honek proiektu espezifiko bat du administrazio publikoen artean datuak trukatzeko elkarreragingarritasuna sustatzeko eta hedatzeko, horietako edozeinek gordeta dauzkan datuak egiaztatzeko beharrik ez izateko. Administrazioen artean datuak trukatzeko elkarreragingarritasun-zerbitzu horiek faktore nagusietako bat dira administrazio-prozedurak sinplifikatzeko eta herritarrei nahiz enpresei kargak murrizteko.

Halaber, ardatz estrategiko honetan barne hartzen da Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Komunaren hobekuntza, Zerbitzu Elektronikoen euskarri den teknologia-azpiegitura korporatiboaren erabilgarritasuna, egonkortasuna, eskalagarritasuna eta errendimendua bermatzeko asmoz.

Azkenik, ardatz estrategiko honen helmenak EIZU proiektua ere barne hartzen du. Proiektu horrek giza baliabideak kudeatzeko egungo sistema informatikoen hobekuntza teknologikoa dakar, eta bere helburua da kudeaketa hori optimizatzea Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden hainbat kolektibotan.

 

Helburuak:

Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak administrazio elektronikoari dagokionez:

•   Zerbitzu elektronikoen kanpoko nahiz barneko erabiltzaileen gogobetetasun-maila igotzea.

  • Herritarren gogobetetasun-maila: 10etik 8
  • Barneko erabiltzaileen gogobetetasun-maila: 10etik 7

•   Zerbitzu elektronikoen kudeaketaren efizientzia hobetzea.

•   Zerbitzu Elektronikoen Unitatea martxan jartzea 2014ko abendurako.

•   2.000 pertsona prestatzea espedienteak elektronikoki kudeatzeko.

•   Elkarreragingarritasun-sistema orokorra martxan jartzea 2015eko abendurako.

•   Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateko eskubidea bermatzea.

Abendua

2014

Abendua

2015

Abendua

2016

Zerbitzu elektronikoen % (*)

70

85

100

(*) Zerbitzu elektronikotzat hartzen dira helburu duten digitalizazio-maila lortu dutenak.

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 5. ardatz estrategikoa:

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

Azken aldaketako data: 2015/01/22