Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Titularra: Aitziber Atorrasagasti Calcedo

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945019466 Ext. 19466

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak 82/2017 dekretuaren 4. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu honako arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta arte bisualak.
  2. Kultura Sustatzeko Zuzendaritza lehen aipatutako arloetako lanbide-jarduerez arduratuko da bereziki.
  3. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
    1. Aipatutako arloetan dauden beharrizanak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan egiten diren jarduerak bultzatzeko, sendotzeko eta zabaltzeko egoki ikusten dituen administrazio-neurriak hartzea.
    2. Kulturaren Euskal Behatokia zuzendu eta kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren alorrean informazio-, dokumentazio- eta ikerketa-zentroa den aldetik.
    3. Sailburuordetzaren eremuan, egokitzat jotzen diren azterketak eta ikerketak dokumentatu, egin eta zabaltzea.
    4. Bereziki arlo horietan diharduten erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzeko formulak bilatzea.
    5. Arlo horietako jardun publikoa planifikatzea.
    6. Arlo horietan, kultura kontserbatzeaz, sortzeaz eta zabaltzeaz arduratzea.
    7. Euskadiko kultura-industriak garatzen laguntzea.
    8. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta euskal kultura-eremuko beste lurraldeen arteko kultura-harremanak sustatzea.
    9. Etxepare Euskal Institutuarekiko elkarlanean jardutea euskal kulturaren sorkuntza kanpoan zabaltzeko neurriak aztertzeko eta proposatzeko.