Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Titularra : Mikel Xabier Aizpuru Murua 

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945019470 Ext. 19470
Faxa: 945019491

Agintaldia: 2017/10/02 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  • 1.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzak dekretu honen 4. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, euskal kulturaren ondarea zaintzea, aberastea, babestea, zabaltzea eta sustatzea xede duten eremuetan, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen eta bera garatzeko ematen diren xedapenen arabera.
    Horrekin batera, egiteko horiek izango ditu museoei eta liburutegiei loturiko eremuetan, Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legean, Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legean eta legeok garatzeko ematen diren xedapenetan ezarritakoaren arabera.
  • 2.– Egiteko horiek gauzatzeko zerbitzu hauek ditu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak:
    1. Kultura Ondarearen Zentroa.
    2. Museoen Zentroa.
    3. Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa, Irargi, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoak.
    4. Liburutegi Zerbitzua.
    5. Jabetza Intelektualaren Erregistroa eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoa.
  • 2.1.– Kultura Ondarearen Zentroari hau dagokio:
    1. Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 5. artikuluan aurreikusitako egitekoak garatzea.
    2. Kalifikazioen, inbentarioen eta balizko zona arkeologikoen espedienteak proposatu eta izapidetzea, baita euskal kultura ondaretik desafektatzeko espedienteak ere.
    3. Hala badagokio, esleitutako jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-plangintzako eta lurralde-antolamenduko dokumentuak eta ingurumen-ebaluaziorako nahitaezko prozeduren mendean jarritako planak edo proiektuak informatzea.
    4. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari esleitutako gai honi buruzko egitekoak garatzea: euskal kultura-ondarea gordetzeko, aberasteko, babesteko, hedatzeko eta sustatzeko aurrekontuetan dagoen ehuneko bateko erreserbatik datozen funtsak aplikatzeko irizpideak. Eta funts horiek erabiltzeko irizpide materialak proposatzea.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoan gordeta egon eta euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuak eta artelanak esportatzeko eta mugimenduak ikuskatzeko Eusko Jaurlaritzari dagozkion administrazio-jardunak egitea.
    6. Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun kalifikatuak eta inbentariatutakoak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko espedienteak izapidetzea bai beretzat bai bestelako erakunde publikoentzat edo irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeentzat.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoko material arkeologikoaren gordailua kudeatzea.
    8. Kultura-ondarearen arloko zehapen-espedienteak instruitzea, ebazpena edo zehapena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoei badagokie, betiere.
  • 2.2.– Museoen Zentroari hau dagokio:
    1. Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak 3. artikuluan aurreikusitako egitekoak garatzea.
    2. Museoen gaian diren beharrizanak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko museo eta bildumei laguntzak emateko sistema kudeatzea.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko museoetan gordetako kultura-ondasun higigarriak dokumentatzeko, kontserbatzeko eta babesteko irizpideak zehaztea.
    5. Euskadiko Museoen Legearen eremuan, Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak instruitzea.
  • 2.3.– Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari (Irargi) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoei hau dagokie:
    1. Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortu zen Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala dela-eta, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartu zituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak ezartzen dizkion egitekoak gauzatzea.
    2. Kultura-ondareari buruzko politikaren esparru orokorraren barruan, dokumentu-ondareari eta artxiboei buruzko politika espezifikoa diseinatu eta kudeatzea.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuen kudeaketa-jarduerak koordinatzea.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuetako agirien tratamendua eta irizpideak normalizatzea, eta horien edukiaren hedapena sustatzea.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo hari buruzkoak diren artxibo publiko eta pribatuetako funtsetan dagoen informazioaren deskribapena eta hedapena sustatzea.
    6. Dokumentu-ondarearen eta artxiboen gaian, beharrizanak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentu-ondarearen eta artxiboen balioari buruzko kontzientzia sozial eta kolektiboa bultzatzeko neurriak aztertu eta proposatzea eta gai horretako prestakuntza eta hezkuntza sustatzeko behar diren erakundeekin lan egitea.
    8. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoak kudeatzea, Estatuaren Administrazioarekin sinatutako hitzarmenek xedatzen dutenarekin bat.
  • 2.4.– Liburutegi Zerbitzuari hau dagokio:
    1. Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortutako Euskadiko Liburutegien Sistemari dagozkion planifikazio-, funtzionamendu- eta koordinazio-egitekoak garatu eta gauzatzea.
    2. Legezko gordailuaren eta ISBNaren alorretan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen egitekoak betetzea.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoan eta euskararen hizkuntza-esparruan argitaratu edo egindako lan guztiak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak bildu, kontserbatu eta zabaltzea.
    4. Euskal bibliografia eta ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa egin, kudeatu eta zabaltzea.
    5. Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea.
    6. Ondare bibliografikoaren eta liburutegien arloko beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea.
    7. Liburutegi-politika eta ondare bibliografikoa diseinatu eta kudeatzea; horretarako behar diren proiektuak sustatu eta eta zuzentzea.
    8. Sistema osatzen duten liburutegietako funtsen erreferentzia bibliografikoak biltzen dituen katalogo kolektiboa diseinatu eta kudeatzea, eta hartarako irispidea ziurtatzea.
    9. Euskal ondare digitala sortu, babestu eta zabaltzeko eta ondarerako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak jartzea.
    10. Ondare digitalaren alorrean lankidetza-programak sustatzea.
    11. Liburutegien eremuan euskararen erabilera normalizatzeko zer beharrizan dagoen ikertu eta zehaztea.
    12. Sistema osatzen duten erabilera publikoko liburutegietarako jardun-eredu izango diren irizpide teknikoak eta jarraibideak ezartzea.
    13. Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoaren Sarea osatzen duten liburutegien arteko lankidetza koordinatzea, liburutegietako baliabideak hobeto aprobetxatzeko.
    14. Liburutegietan ematen diren zerbitzuak ebaluatzeko tresnak diseinatu eta kudeatzea eta lortutako datuak aztertzea; ondoren, liburutegiei beren ahalmenak ondoen aprobetxatzeko metodologia eskaintzeko.
    15. Erabilera publikoko liburutegietan lan egiten duten pertsonen prestakuntza bultzatzea eta haien profila definitzea.
    16. Indarreko legeriak ematen dizkion ikuskapen-egitekoak gauzatzea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen esparruan Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak izapidetzea.
  • 2.5.– Jabetza Intelektualaren Erregistroari eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoari hau dagokie:
    1. Inskripzioa eta idazpena egiteko eskaerak izapidetu eta ebaztea, eta, behar izanez gero, inskripzioak indargabetu eta egitea.
    2. Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatuta dauden eskubide, egintza eta kontratuak ziurtatzea eta publikotasuna ematea.
    3. Txosten teknikoak egitea beren eskumen-eremuan.
    4. Gordailuko dokumentu eta materialak artxibatu eta zaintzea.
    5. Oro har, Jabetza Intelektualaren Erregistroa kudeatzeko behar diren jardunak, baita indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dizkionak ere.
    6. Erakunde edo erakunde-elkarte hauei baimena ematea eta errebokatzea: beren kontura edo inoren kontura ustiatze-eskubideak edo ondarearen arloko beste batzuk kudeatu nahi dituztenak, betiere jabetza intelektualaren eskubideen autore batzuen edo beste titular batzuen kontura eta interesen alde.
    7. Kudeaketa-erakunde horien estatutuak eta horien aldaketak onartzea.
    8. Kudeaketa-erakunde guztiek indarreko araudian ezarrita dauden baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela zaintzea.
    9. Kudeaketa-erakundeen jardunaren kontrola eta, hala badagokio, ordezkaritza edo kudeaketa egiten duten erakundeena.
    10. Bitartekaritza eta arbitrajea, Estatuko Administrazio Orokorraren ahalmenei kalterik egin gabe.
    11. Kultura Ondarearen Zuzendaritzari aholkularitza juridikoa ematea eskumeneko gaietan.
  • 3.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzari atxikita daudenez, kide anitzeko organo hauen egitekoak beteko ditu zuzendaritza horrek:
    1.  Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea, urriaren 23ko 284/1990 Dekretuak arautua.
    2. Euskadiko Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordea, martxoaren 26ko 62/1996 Dekretuak arautua.
    3. Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Aholkularitza Kontseilua, azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak arautua.
    4. Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea, azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak arautua.
    5. Museoen Aholku Batzordea, martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuak arautua.
    6. Liburutegien Aholku Batzordea, abenduaren 30eko 232/2008 Dekretuak arautua.