Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Titularra: Jon Redondo Lertxundi

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Dekretu honen 4. artikuluak saileko zuzendariei ematen dizkien egiteko orokorrez gain, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, sailburuaren mende, zerrendatutako egiteko hauek ere izango ditu:
    1. Beharrizanak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion arauzko neurriak proposatzea, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoaren arabera.
    2. Era guztietako kirol elkarteen sorrera bultzatzea.
    3. Kirol federazioei laguntzea eta lankidetzan jardutea beren egitekoak bete indarreko arauen arabera bete ditzaten, baita Estatuko, Europako, Europaz gaindiko erakundeekin eta entitateekin elkarlanean aritzea ere kirolaren gaian guztien interesekoak diren jardueretan.
    4. Kirol politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lantaldeak koordinatuta.
    5. Kirolaren inguruko informazioa eta dokumentazioa bildu eta hedatzea, baita horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterketa guztiak egin eta sustatzea ere.
    6. Jarduera fisikoari eta kirol jarduerari loturiko zientzia- eta teknika-ikerketak bultzatzea.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan, goi-mailako kirol jarduerak sustatu eta koordinatzea.
    8. Bertoko kirolak sustatzea eta horiei laguntza ematea.
    9. Euskal kirolaren presentzia Estatuan eta nazioarteko eremuan ziurtatzeko neurriak ezartzea.
    10. Erkidegoaren mailako eskola-lehiaketak antolatzea.
    11. Euskal Autonomia Erkidegoko kirol instalazioen sarea planifikatu eta bultzatzea.
    12. Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
    13. Indarreko legeriak esleitzen dizkion ikuskapen-egitekoak betetzea, eta, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen eta Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen arloan, Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak instruitzea.
  2. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren administrazio-zerbitzu zentralez gain, bertan administrazio-zerbitzu hauek ere egongo dira, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean eta Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legean xedatutakoaren arabera:
    1. Kirolaren Euskal Eskola.
    2. Kirol Medikuntzaren Euskal Zentroa.
    3. Hobekuntza Teknikorako Zentroa.
    4. Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia.
  3. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak emango dizkio Kirol Justiziako Euskal Batzordeari bere egitekoak behar bezala gauzatzeko behar dituen baliabideak.