Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitaratzea data-mota: 2013/03/13

OREGI: EUSKADI ETA AKITANIA TRENBIDE BITARTEZ LOTZEAK EUROPAKO HEGO-MENDEBALDEA GARATZEN LAGUNDUKO DU. Sailburuak eta Akitaniako presidente ordeak Y trenbide sarearen Beasaingo lanak bisitatu dituzte

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak egiteke dauden lanak amaitzeko eskatu dio Madrili

null

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eskatu dio Espainiako Gobernuari Euskadi eta Akitania lotzeko abiadura handiko trenaren azken lanei ekiteko, horiek «Europako hego-mendebaldea eta Arku Atlantiko osoa garatzen lagunduko baitute». Oregik Euskal Y trenbide sarearen lanak bisitatu ditu Beasainen, Akitania eskualdeko presidente ordeak Bernard Uthurry ta Francois Maitïa eta Frantziako zenbait instituziotako eta enpresatako ordezkariekin eta kazetariekin batera. Ana Oregi:

 

- AUDIO OREGI Y EUSK

 

Oregik,  Uthurryk eta Roussetek Loinazen, Itolan, Arriaranen eta Zabalondon amaitutako tunelak eta biaduktuak bisitatu dituzte Euskal Trenbide Sareko (ETS) teknikariekin, eta toki horietan abian jarri dituzten ingurumena leheneratzeko lanen eta abiadura handiko trenak pasatzeko tunel modernoen ezaugarrien aldeko interesa azaldu dute.

 

«Abiadura handiko trenak garrantzi handia du gure lurrerako, baita Europako hegoaldeko eskualde honetarako ere», adierazi du Oregik Beasainen. «Garraiobide jasangarria, berritzailea eta etorkizun handikoa da, eta Europar Batasunak Europan zeharreko garraio-sareen (RTE-T gazteleraz) markoan lehentasunezkotzat jo zuen».

 

Oregik eta bere gonbidatuak Itolako tunela (219 m) eta Itolako biaduktua (382 m) zeharkatu dituzte, etaAntonio Aizsailburuordeak eta Rafael Sarria ETSko zuzendariak amaitutako lanen ezaugarriak azaldu dizkiete –elektrizitatea eta trenbideak jartzea soilik falta zaie–. Ondoren, biaduktuaren barruko aldea ikusi ahal izan dute, zubiaren taulen azpian jarritako zenbait kameraren bidez. Horien bitartez, teknikariek zementuaren balizko dilatazioak, uzkurdurak edota bibrazioak zain ditzakete. Arriaraneko tuneletik (470 m) igaro ondoren, Zabalondoko biaduktuan (224 m) amaitu dute bisitaldia.

 

Euskal Y trenbidea Beasainen

Beasainen, Euskal Yaren ibilbide gehiena, % 80, tuneletatik igaroko da, %15 biaduktuetatik eta300 metrosoilik zeru irekian. Guztira, Beasaingo zatiak 5 tunel eta 4 biaduktu ditu.

 

Alde batetik, Euskal Yaren ibilbidea Solozarreta tunelaren (750 m) bidez sartzen da Beasaingo udalerrian. Ondoren, azalera aterako da eta Zabalondo erreka zeharkatuko du 224 metroko biaduktu baten bidez. Horren ostean, Euskal Trenbide Sare berriak Beasain mendebaldetik jarraitzen du, eta Arriaran tuneletik (467 m) eta Itola ibarra zeharkatzen duen izen bereko biaduktutik (9 bao eta 382 metroko luzera) pasatzen da. Ibilbidearen hurrengo zatiak Itolako eta Loinatzeko tuneletakoak dira (201 eta 347 metrokoak, hurrenez hurren). Bi tunelen artean, 80 metroko zati ireki bat dago.

 

Beasain ekialdeko zatian, trenbidea azalera irteten da berriz Usurbe erreka 70 metroko biaduktuaren bidez zeharkatzeko. Azkenik, ia 2.000 metroko Beasaingo tunela udalerriaren mugara iristen da. Han Maiaratz erreka dago, eta hura 111 metroko biaduktu baten bidez zeharkatzen du trenbideak.

 

Halaber, Beasainetik 10 km-ra, Ezkio-Itsason estazioa eraikitzea aurreikusi da, Deba Goieneko eta Goierriko bidaiarientzako eta salgaien truke modalerako puntu gisa.

 

Beasaingo Euskal Y trenbidearen ibilbideak teknologiarik aurreratuenak ditu segurtasun eta ingurumen arloan. Ingurumenaren gainean izango duen eragina ez da beste garraio azpiegiturek sortzen dutena baino handiagoa izango. Era berean, azpiegitura ia «ikusezina» izango da, tuneletatik igarotzeaz gain, hirigunetik urrundu dutelako. Hala, CAFeko instalazioen parean,Ordiziarako irteeran, baino ez da pixka bat gerturatzen. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Gizarte Politiketako Saila arduratuko da udalerrian gauzatuko diren obren proiektua gauzatzeaz, lizitatzeaz eta esleitzeaz.

 

EUSKAL Y TRENBIDE SARE BERRIAREN DATU OROKORRAK

 

  • GIPUZKOA

Eusko Jaurlaritzak Euskal Y´ren Gipuzkoako sarean gauzatu behar dituen zati guztiak abian edo amaituta daude, 2012ko uztailean Hernialde-Zizurkil zatiko lanak abiarazi ondoren. Hau da, Gipuzkoako zatiaren 59,1 kilometro edo % 77,6 eraikitzeko prozesuan edo amaituta daude. Oraindik Donostiako eta Irungo behin betiko sarbideak eta Frantziarekin izango den lotura (2) erabakitzeke daude.

 

Gaur egun, Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio-Itsaso Ekialdea, Ezkio-Itsaso, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Hernialde-Zizurkil, Zizurkil-Andoain, Andoain-Urnieta, Urnieta-Hernani eta Hernani-Astigarraga zatiak gauzatze-prozesuan daude.

 

Beasain ekialdea eta Ordizia-Itsasondo zatietako lanak amaituta daude. Ezkio-Beasain, Beasain mendebaldea eta Legorreta zatietako obrak hurrengo hilabeteetan amaituko dira.

 

Orain, Espainiako Sustapen Ministerioa Donostiako eta Iruneko sarbideak eta Astigarragaren eta Frantziako mugaren arteko lotura nola egin ikertzeko informazio-azterlan osagarria egiten ari da.  

 

Euskal Yaren Gipuzkoako zatia 1.699,80 milioi euroan lizitatu dute. 2012ko abenduaren 31n, Gipuzkoako zatia eraikitzeko inbertsioa 906,5 milioi eurokoa zen.

 

  • ARABA ETA BIZKAIA

Adif arduratzen da lanez, eta lau zati amaitu ditu: Abadiño-Durango, Arrasate-Elorrio, Arrazua/Ubarrundia-Legutio eta Arrazua/Ubarrundia-Leguatio II. Beste hamar zatiko lanak abian daude: Legutio-Eskoriatza I, Legutio-Eskoriatza II, Eskoriatza-Aramaio, Aramaio-Arrasate, Amorebieta-Etxano, Lemoa-Galdakao, Galdakao-Basauri, Amorebieta-Lemoa, Durango-Amorebieta eta Elorrio-Atxondo.

 

Beste bost zatiren proiektua onartuta dago: Arrasate-Bergara (Kobate zatia), Arrasate-Bergara (Zumelegi zatia), Atxondo-Abadiño, Elorrio-Elorrio eta Elorrio-Bergara. Halaber, Arrasate-Bergara (Angiozar zatia) eta Astigarraga-Lezo zatietako proiektuak idazten ari dira. Hiriburuetarako sarbideak zehazteke daude.

 

ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOA:

 

  • 6 ZATI AMAITUTA
  • 25 ZATI LANETAN
  • 5 ZATIREN PROIEKTUA ONARTUTA DAGO
  • 2 ZATIREN PROIEKTUAK IDAZTEN