Hezkuntza Saila

Ordezkogaien aparteko zerrendak irekitzea ikastetxe publikoetan. Deialdia: 2018-04-13

 

Lehen Hezkuntza: Musika.

Musikako Irakaskuntzak: Oboea, Fagota, Tronpa, Tronboia, Tuba, Zeharkako txirula eta Moko txirula.

Arte Dramatiko eta Dantzako Irakaskuntzak: Akrobazia, Arte dramatikoari aplikatutako kantua, Karakterizazioa eta jantziak, Arte dramatikoari aplikatutako dantza, Ebakera eta ahozko adierazpena, Zuzendaritza eszenikoa, Dramaturgia, Espazio eszenikoa, Interpretazioa, Literatura dramatikoa, Teknika eszenikoak, Artearen teoria eta historia, Antzerkiaren teoria, Dantza klasikoa, Dantzaren historia, Dantzarako errepertorioa pianoarekin, Konposizio koreografikoa.

  • Deialdia
  • On-line eskaera
    (IKUSI: Irakaslegunea, Irakasle ataria > Administrazio-izapideak - Zerrendak irekitzea – Zerrenda-Irekitze Berriak – Eskaera-aldi irekia dutenak)

    On-line eskaerara sartzeko erabiltzailea eta pasa-hitza idatzi behar da. Pasa-hitza eduki ez izan, ez bada gogoratzen edo galdu bada irakasle.eus-en berri bat lortu ahal izango da, "pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea) aukeratuz"

    Eskabideak betetzeko eta dokumentazioa aurkezteko epea: 2018ko apirilaren 16tik 20ra, biak barne.

Onartutako eta kanpoan utzitako pertsonen behin-behineko zerrendak

Zerrendak kontsultatzeko, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu behar dira. Pertsonak pasa-hitza ez badu, gogoratzen ez bada edo galdu badu, irakasle.eus (Irakaslegunea) barruan beste pasa-hitz bat lortu ahal izango du. Horretarako, “pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)” selekzionatu beharko du.

- Erreklamazioak egiteko epea: 2018ko ekainaren 12tik 18ra, biak barne.

* Kanpoan geratu izanaren arrazioa argitzeko oharra

Zerrendatik at uzteko “Titulazio ez egokia” arrazoia bai titulazio akademikoari (Lizentziatura, Diplomatura, …) bai hizkuntzak egiaztatzeko ziurtagiriei buruz izan daiteke. Kontsulta pertsonalizatuetan zehatz-mehatz ikusi ahal izango da kasu bakoitza.

Onartutako eta kanpoan utzitako pertsonen behin betiko zerrendak

Zerrendak kontsultatzeko, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu behar dira. Pertsonak pasa-hitza ez badu, gogoratzen ez bada edo galdu badu, irakasle.eus barruan beste pasa-hitz bat lortu ahal izango du. Horretarako, “pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)” selekzionatu beharko du.

- Gora jotzeko errekurtso epea: 2018ko abuztuaren 3tik irailaren 3ra, biak barne.

* Kanpoan geratu izanaren arrazioa argitzeko oharra

Zerrendatik at uzteko “Titulazio ez egokia” arrazoia bai titulazio akademikoari (Lizentziatura, Diplomatura, …) bai hizkuntzak egiaztatzeko ziurtagiriei buruz izan daiteke. Kontsulta pertsonalizatuetan zehatz-mehatz ikusi ahal izango da kasu bakoitza.