Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ontziak eta ontzien hondakinak

Ontzia merkatugaiak eduki, babestu, manipulatu, banatu eta aurkezteko erabiltzen den edozein produktu da; merkatugaiok lehengaiak zein amaitutako gaiak izan daitezke, fabrikatze, banatze eta kontsumitze katearen edozein fasetan.Ontziak dira helburu horretarako erabili ostean botatzeko gai guztiak ere. Hala nola, kontsumitzaileak edo azken erabiltzaileak merkatugaia garraiatzeko dendetan eman edo eskuratutako erabilera bakarreko poltsak, eta ontzien helburu berbera duten botatzeko gaiak, esaterako, erretiluak, platerak, edalontziak eta produktua emateko, erabiltzeko edo zuzenean kontsumitzeko erabiltzen den botatzeko beste edozein gai.

Ontziak edozein materialetakoak izan daitezke.

Europako Batzordearen 2013/2/UE Zuzentarauan (leiho berri batean irekitzen da) ontzien adibideak azaltzen dira.

Ontzien hondakinen korrontean produktorearen arduraren printzipioa ematen da. Ontziratutako produktuak merkatuan jartzen dituzten enpresek eta ontziratutako produktuen inportatzaileek bere produktuen ontzien kudeaketa egokiaz arduratu behar dute hauek hondakin bihurtzen direnean eta beharrezko neurriak hartu behar dituzten hondakin hauek bildu eta birziklatzeko.

Legeak ezarritako bi sistemetako bat aukeratu ahal dute horretarako: Gordailu, Itzultze eta Atzera-emate Sistema eta Kudeaketa Sistema Integratua.

Euskal Autonomia Erkidegoan baimenduta dauden Kudeaketa Sistema Integratuak honako hauek dira:

ECOEMBES papel eta kartoizko ontzientzat eta ontzi arinentzat (brickak, plastikoak eta latak)

ECOVIDRIO beirazko ontzientzat

  SIGRE medikamentuen ontzientzat

  SIGFITO landare-osasunerako produktuen ontzientzat

Kudeaketa Sistema Integratuekin sinatutako hitzarmenak:

Ontziratzaileek eta dendariek, berreskuratzaileek, birziklatzaileek eta balioa ematen dutenek, azken edukitzaileek, tokiko erakundeek eta Kudeaketa Sistema Integratuek ontzien aitorpena aurkeztu behar dute urtean behin eta martxoaren 31 baino lehen, sozietatearen egoitza duten autonomia-erkidegoko organo eskudunean.

Ontzigileek hiru urtean behin prebentziorako enpresa-planak egin behar dituzte, enpresak produktuak merkaturatzeko sortzen duen hondakin kopurua murrizteko; egin ere, materialaren arabera ontzi-hondakinen kopuruak kontuan izaki eta etxeko, dendetako edo industriako ontziak diren bereiztu barik egin behar dira planok. Prebentziorako enpresa plan horien neurriak betearaziko dituzten autonomia-erkidegoek eurek onartu behar dituzte planok.

Urtebetean kantitate jakin batetik gora ontzi hondakin sortzeko adina ontziratutako produktu ekoizten dituzten ontziratzaileek, ontzi hondakinak prebenitzeko empresa plana egin behar dute hiru urteko periodikotasunarekin.

Planean ontzi kantitateak murrizteko helburuak jarri behar dira, ontzi klasearen eta materialen arabera. Etxean kontsumitzen diren ontziak, merkataritzakoak edo industrialak, hirurak hartu behar dira kontutan.

Sozietatearen egoitza duten autonomia-erkidegoko organoak plana onartu behar du.

Behin onartuta, enpresak, planaren jarraipenaren txostena aurkeztu behar du urtero.

Industria edo merkataritza ontziak dira industrietan, merkataritzan, zerbitzuetan edo nekazaritza-eta abeltzaintza-ustiategietan bakarrik erabiltzen edo kontsumitzen direnak, beraz, norbanakoen etxeetan erabili edo kontsumitu ohi ez direnak.

Ontzi hauek erregulazio berezia dute:

  • Gordailu, Itzultze eta Atzera-emate Sistema edo Kudeaketa Sistema Integratu batean parte hartzetik kanpo geratzen dira.Sistema horietatik kanpo geratzeko, ontziratzaileek horrela jakinarazi behar diete beraien produktuak merkaturatzen diren autonomia-erkidegoei.
  • Ontzien hondakinaren azken edukitzailea izango da hondakin hori baimendutako kudeatzaile bati entregatzeko arduraduna. Horregatik, salerosketako edo transmisioko dokumentuetan esplizitu egingo da ontzi hondakinen edo erabilitako ontzien arduraduna azkeneko edukitzailea izango dela.

Euskal autonomia erkidegoan industria edo merkataritza ontziak merkaturatzen dituzten enpresek, salbuespen horrek anparatzea nahi badute, helbide honetara bidali beharko dute jakinarazpena:

Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza
Ingurumen Sailburuordetza
Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Europa

Estatua

Azken aldaketako data: