Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura Ondare ez-materiala

Ikus-entzunezkoa: Altxor bizia

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eta Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio Sailak 2014-2015 ikasturtean beren elkarlana jarraitu dute. Ondare ez-materialari buruzko gradu bukaerako lana burutu dute, hain zuzen ere. Idatziz, aztertzeaz eta testuinguruan jartzeaz gain, bideo bat ekoiztu dute non komunitate protagonistek ondare hori nola bizi duten azaldu dute. Aditu ezagunekin batera, bertako ondare ez-materialaren hiru adibideren ordezkariak elkarrizketatzen dira: Albaola, Antzuolako Alardea eta Oreka TX. Lanaren egileak, egun Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduatuak, Aitor Zarzuelo eta Julen Aperribai dira.

Ikus-entzunezkoa: "Altxor bizia":

Ikus-entzunezkoa: Dantza bat, hainbat esanahi: Aurreskua

Kultura Ondarearen Zentroak eta Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio Sailak ondare ez-materialari buruzko gradu bukaerako lana burutu dute 2013-2014 ikasturtean. Horretan, memoria-ikerketaz gain, Aurreskuri buruzko bideo bat ekoiztu dute. Lanaren egileak Aitana Duque, Beñat Flores eta Maider Juaristi dira, Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduatuak.

Ikus-entzunezkoa: "Dantza bat, hainbat esanahi: Aurreskua":

2014an UPV-EHUk Arabako inauteriaren erregistro eta katalogazioa:

Hemen aurkezten den dokumentua EHUko UNESCO Katedraren eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren lankidetzaren ondorioa da, katalogo bat egiteko, baliagarria dena Arabako inauterien barruan garatzen diren agerpenak administrazioak kudeatzeko. Ez du osoa edo finalista izan nahi, ezta gutxiago ere gure inauterien ikerketa zientifikoari dagokionez; izan nahi du tresna bat zeinean interesa duten item guztiak biltzen diren, bere ezaugarri nagusiekin eta administrazioak kudeatu ahal ditzan, zabalpena eta sustapenari dagokionez nagusiki, eta alor horietan beharra du bai administrazioak bai gizarteak.

Egindako lanean 126 inauteri, edo inauterien 126 agerpen, ikusi eta dokumentatu dira. Fitxak osatu dira dagokien informazioarekin prozesu, berezitasun, erritu, lotutako materialei buruz… eta multzoa aztertzeko lehendabiziko hurbilpen bat egin da, inauteri batzuen eta besteen artean dauden berdintasunak eta desberdintasunak dakartzaten kartografiak gehituz.

2014an UPV-EHUk Arabako inauteriaren erregistro eta katalogazioa (PDF, 25 MB, gaztelaniaz)