Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Oinarriak

Helburuak

Erreferentzia gisa Vienako Batzarreko emaitzak hartuta, baita Giza Eskubideen Hezkuntzarako Nazio Batuen Programaren (A/HRC/15/28) bigarren etapako (2010-2014) helburuak ere, giza eskubideen arloan legegintzaldi honetarako ezarritako helburuak honako hauek dira:

  1. Giza eskubideen elkarrekiko mendetasuna eta erlazioa, zatiezintasuna eta unibertsaltasuna; horien barruan sartuta eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, baita garapenerako eskubidea ere.
  2. Eusko Jaurlaritzaren politiketan giza eskubideetan oinarrituriko ikuspegia txertatzeko joera izango duten ekintzak bultzatzea, sinetsita baikaude edozer politika publikoren ebaluazioak giza eskubideen ikuspegia hartu behar duela aintzat.
  3. Desberdintasunekiko errespetua eta balorazioa sustatzea, eta arraza, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo bestelakoak, jatorrizko herrialde, etnia edo gizataldea, egoera fisiko edo mentala, sexu-joera edo beste edozer arrazoigatiko bazterkeria arbuiatzea.
  4. Arlo horretan erantzukizuna dutenen gaitasunak lantzea (bereziki gobernuko funtzionarioenak), haien betebeharra baita beren jurisdikziopean daudenen giza eskubideak errespetatzea, babestea eta betearaztea, eta betebehar hori egokiro gauza dezaten, honako neurri hauek hartuko dira.
  5. Nazio Batuen Erakundearekin eta haren sistemako, Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko beste erakundeekin topaketarako eta lankidetzan aritzeko espazioak sustatzea, baita giza eskubideen sustapenaren eta babesaren arloetan eskumenak dituzten beste herrialdeetako erakundeekin ere.
  6. Giza eskubideak eta bazterkeria mota guztien aurkako borroka ezagutaraztea, gizartea sentsibilizatuta, bereziki informazioaren eta irakaskuntzaren bitartez, horretarako hedabide guztiengana jota.
Azken aldaketako data: 2015/07/24