Argitalpen-data: 2015/09/03

DBEBk Datu Babesari buruzko Nazioarteko Foroan hartuko du parte

Monterrey (Mexiko), irailaren 3a eta 4a

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Aurten Nueva Leóngo Unibertsitate Autonomoak eta Estatuko Gardentasuneko eta Informazioa Atzitzeko Batzordeak antolatu dute, eta osasun arloko datu babesari buruzkoa izango da.

Iñaki Pariente, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak, honako bi saiotan hartuko du parte:

I. saioa: "Osasun arloan datu pertsonalen tratamenduek sortzen dituzten arazo eta ondorio handienak"

II. saioa: "Historia kliniko elektronikoari buruzko arazoak eta konponbideak. Zenbait kasu praktiko”.

Egitaraua (Gaztelaniaz)